Berriak

odolki2016web

 

ASTEAZKENA , Azaroak 30, PLAZA NAGUSIA 10.30etan
GIPUZKOAKO XVIII. ODOLKI LEHIAKETA

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 30ean, Ordizian. Txerri-harakin eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako XVIII. Odolki lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma.

Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia arloko adituez osatuko da. Aurtengoan, Ordizian izango dira: sukaldarien ordezkari, Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia) Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Xabier Gorrotxategi (Casa Julian, Tolosa), Ramon Bereziartua (Fagollaga jatetxea, Hernani) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); eta Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), beste batzuren artean.

Odolkia dastatzerakoan, azken batean, txiki-txiki eginda doazen osagaien artean oreka behar du: osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen. Barazkiek berdin samar txikituta egon behar dute.

Lehiaketa honen bitartez, betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, kontsumitzaileari aukeran zer nolako produktua duen erreferentzia argi bat eman nahi zaio, baita gipuzkoar odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini ere
Honez gain, Ordiziako Azokaren 12 produktu 12 hilabete ekimenaren baitan odolkiaren ekoizpen prozesua Plaza Nagusian ikusteko aukera egongo da Juanita Murgiondo baserritarraren eskutik.

Gipuzkoako XVIII. Odolki lehiaketa
- OINARRIAK -
1.- Lehiaketa honetan odolkia barazkiz, hau da Gipuzkoako odolkia egiten duen Euskadiko edozein herritan lizentzia fiskala duen odolki egile txikizkari, txerri-harakin eta harakinek har dezake parte. Beti ere 2. puntuan zehazten dena erabat betetzen badu.
2.- Gipuzkoako Odolkia bakarrik honako osagai hauek dituena da: tipula, porrua, odola, txerri gantza eta dagokion espeziak. Eta, noski, dena heste naturala erabiliz.
3.- Izena emateko hil honen 24a (osteguna) baino lehen nahitaez deitu behar dute honako telefono zenbaki hauetako batera: 943.272128 edo 943.27 76 62 (Txerri-harakin eta harakinen gremioaren Donostiako egoitza). Bertan hartuko zaizkio parte hartu nahi duenari izen-abizenak eta helbidea.
4.- Parte hartzaile bakoitzak lehiaketa bezperan ZAZPI ODOLKI emango dizkie antolatzaileei. Harakinen gremioak mezularia bidaliko die parte hartzaileei odolkiak jasotzeko.
5.- Epaimahaiak dagokion dastaketa taula erabiliko du bere erabakia emateko.
6.- Epaimahaia sukaldaritza alorreko adituek osatuko dute.
7.- Irabazlea punturik gehien biltzen dituena izango da eta lehen saria ezin izango da hutsik geratu.
8.- Antolatzaileek sari hauek banatuko dituzte: Lehenengo saria, txapela , garaikura eta diploma. Eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnek diploma eta garaikurra izango dute. Laugarren eta bosgarrenak diploma
9.- Lehiaketa 2016ko azaroaren 30ean da, goizeko 10.30etan, Ordiziako plaza Nagusian.

 

ordiziatxapeldun2015

 

TXAPELDUNEN TXAPELDUNA
Mendiko Gazta Jardunaldiak eta Azokaren baitan, XXIX. 'Ordizia Txapeldun' gazta lehiaketa ospatuko da larunbat eguerdian, 12:30ean hasita. Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2007tik 2016ra) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.


Honako gaztagileak arituko dira lehian larunbatean: 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri) eta aurtengo irabazlea izan den Joseba Insausti (Ordizia).
Hiru gazta hoberenak diru-saria jasoko dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu eta erdi baino gehiago lortuz gero.


Luxuzko Epaimahaia dugu oraingo honetan ere, Jose Juan Castillo lehendakari dutela zortzi lagunek osatuko dutena: Aizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea, Donostia), Iban Mate (Dolarea jatetxea, Beasain), Marta Albisu eta Patxi Perez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxi (Kazetaria) , Gilbert Dalla Rosa (Bearn-eko Slow Food-eko lehendakaria), Fermin Leizaola (Aranzadiko Etnografia departamenduaren Zuzendaria) eta Luis Javier del Valle (Idazlea eta Asturiasko gazta lehiaketetan ohiko epaimahaikidea). Azken hiruak, Mendiko Gazta jardunaldietan hitzlari bezela jardungo dutenak dira.

 

 

ganadulehiaketa2012web

 

Lehiaketak. Irabazleen zerrenda

ARTZAINEK LATXA ETA KARRANTZANA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XLIII. GAZTA-LEHIAKETA

1.-Saria . 1.550 euro Kutxa Trofeoa. 12.000 etiketa honako esaldi honekin: "ORDIZIAKO TXAPELDUNA 2016" eta ardiak larratzen diren mendiaren izena. Diploma.

Joseba Insausti (Ordizia, Gipuzkoa)

2. Saria. 750 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.

Mausitxa E.Z. (Elgoibar, Gipuzkoa)

3. Saria. 430 euro Ordiziako Udalaren saria eta diploma.

Aizpea, E.Z. (Olaberria, Gipuzkoa)

4. Saria. 210 euro eta Diploma.

Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa)

5. Saria. 180 euro eta Diploma.

Hnos. Audicana Saez de Bikuña (Iruraiz-Gauna, Araba)

FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA
FRUTAK:

1.- MADDI IRADI ZABALOENE BASERRIA (Hernani)
2.- RAMON ASEGINOLAZA KALBARIO BASERRIA (Idiazabal)
3.- MUNO BASERRIA Donostia

BARAZKIAK:

1.- PEIO RUBIO (Biolur) TXILLARRE (Elgoibar)
2.- ANTTONI MURGIONDO BEKOETXE BASERRIA (Gabiria )
3.- MUNO BASERRIA (Donostia)

KANPOKOAK
1.- ALEJANDRO ARRIETA XEMEIN (Bizkaia)
2.- SANTOS DUÑABEITIA BERRIZ (Bizkaia)

PERRETXIKU LEHIAKETA. AIPAMEN BEREZIA

1. ZUÑIGA ANAIAK
2. MADDI IRADI

EUSKO OILOAREN LEHIAKETA

- Lehen Saria. Beltza
Amaia de la Maza (Zarautz)

- - Lehen Saria. Gallina Gorria
Uxue Olariaga (Ataun)

- - Lehen Saria. Lepasoila
MIkel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)

- - Lehen Saria. Marraduna
Igor Garmendia (Zaldibia)

- - Lehen Saria. Zilarra
Antonio Alvarez (Getaria)

- - Lehen Saria . Lotea
Mikel Albizuri (Getaria)

- Bigarren saria . lotea
Antonio Alvarez (Getaria)

- Lehen Saria Goierriko Loteari
Igor Garmendia (Zaldibia)

GANADU LEHIAKETA

SAILA : 1ª Atala: 12-18 hilabete bitarteko bigantxak
1. AITOR ARANA BARRENA Urkimendi Baserria ARRASATE
2. JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA. Zokolo-Berri Baserria. ZESTOA

SAILA : 2ª atala: 18-24 hilabete bitarteko bigantxak
1. AITOR ARANA BARRENA Urkimendi Baserria ARRASATE
2. JOSE LUIS URAIN ARRONA Otso-Txiki baserria ELGOIBAR

SAILA : 3ª Atala:2-3 urte bitarteko bigantxak
1. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA
2. GARIKOITZ NAZABAL ETXABE Izar Baserria. ZALDIBIA

SAILA : 4ª Atala: 3-5 urteko behiak
1. JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

SAILA : 5ªAtala: 5-7 urteko behiak
1. JOSE LUIS URAIN ARRONA Otso-Txiki baserria ELGOIBAR
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

SAILA: 6ª Atala : 7-9 urteko behiak
1. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA
2. GARIKOITZ NAZABAL ETXABE Izar Baserria. ZALDIBIA

SAILA: 7ª Atala: 9 urte baino gehiagoko behiak
1 JUAN JOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL

HAZITIK SORTUTAKO URRIXA ONENA ( ABEREKINGO SARIA
LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-erdi Baserria ABALTZISKETA

BURU DOTOREENA DUEN BEHIA ( HEBEKO SARIA )
JULIA JORGE ROMERO Saloña Aurrekoa Baserria. ARETXABALETA.

ASTEROKO AZOKAKO POSTU HOBERENEI AIPAMENAK

Montes etxea (Ibarra)
Aldaba Zahar (Tolosa)
Edurne Jauregi . Irabiazpi Baserria. (Baliarrain)
Axun Etxeberria Usurburu Baserria. (Gaztelu)

 

hilabetemikologikoa2016

Udazkenaren bat, perretxiku eta onddoak jasotzeko garaia iristen da. Jarraitzaile ugari dituen jarduera, eta hainbat espezie desberdin ezagutu, bilatu eta aurkitzeak ematen dien plazerraz gozatzeko aukera ematen diena. Gure natur ingurunearen ezagutzan sakontzeko aukera ere ematen duen jarduera dugu mikologia.
Ordiziako azokan, garaiko produktuen erakusleiho paregabea den aldetik, hainbat perretxiku postu aurkitu ditzakegu denboraldian zehar.
Asteazken honetan, urriak 19, hasi eta lau asteazkenetan, Ordiziako Azokak mikologiari eskeiniko dio datorren hilabetea lehen aldiz.
Ondorengoak izango dira eskeiniko diren jarduerak:

Urriaren 19, 26, eta azaroaren 2 eta 9an, eskualdeko sukaldariak perretxiku mota desberdinak kozinatuko dituzte. Ohiko perretxikoez gainera, besteak bezain gozoak eta apartak, baina agian ez hain ezagunak diren espezieak ezagutaraztea da helburua.
Azaroaren 3an, arratsaldeko 18.30tan D´elikatuz Zentroan, Daniel Palacios mikologoak hitzaldia eskeiniko du. Tripaki taldearen eta Izadi Natur Zientzia Elkartea eta izen bereko aldizkariaren sortzaile, Aranzadik Zientzia Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide izan zen 4 urtez. Bere jarduera oso ezaguna da , gaiari buruz hainbat lan eta ikerketa argitaratu ditu. Hitzaldi interesgarri hau osatzeko, Ordiziako Aldasoro Jatetxeko Juanjo Martinez de Rituertok, hainbat perretxiku mota sukaldatzeko aukerak erakutsiko dizkigu.
Azaroaren 10ean, arratsaldeko 18:30tan D´elikatuz Zentroan, Iro Landaluze, perretxikutan aditua eta ETBko "Udazken loreak" programako aurkezleak, arlo praktikoagoa jorratuko du. Perretxikuzale batek kontutan hartu beharreko gauzak: eguraldia, nola jakin zonalde baten aterako diren, basogintza mikologikoa...Kasu honetan Martinez Jatetxeko Xabier Martinez izango du lagun sukaldean.
Bi kasuetan azokan perretxiku postua duen Mikel Lasak jarritako perretxikuak sukaldatuko dira.

 

congresomendikogazta2016

MENDIKO GAZTAREN LEHENENGO JARDUNALDIAK
ORDIZIA (2016/10/14-15)

Artzainek egiten dituzten gaztak desberdinak izaten dira, gaztak egiten dituzten tokiaren eta garaiaren arabera. Izan ere, udan, neguko larreetatik mendiko larreetara eramaten dituzte abereak. Mendiko larreetako belarrak alde nabarmenak ditu eta ezaugarri bereziak dituen esnea sortzen da hango belarrarekin; eta beraz, artzain gaztagileak erabiltzen duenean ezaugarri bereziak dituen gazta egiten du, zapore berezia duen gazta. Ondorioz, kontsumitzaileak geroz eta hobeto bereizten ditu neguan egindako gaztetatik.
Gazta on bat egitea zaila bada, MENDIKO GAZTAK egitea zailagoa izaten da udako kortetan erabilitako baliabideak oso mugatuak direlako eta eskulan handia egin behar dutelako artzainek. Horrek gure lurraldean garai bateko artzainek gazta egiteko erabiltzen zituzten antzinako metodoak ekartzen dizkigu gogora. Hori bai, higienea eta garbitasuna zorrotz betetzen dira beti, neguko gaztandegietan gazta egiten denean bezalaxe; horregatik, gaztak arautzen eta babesten dituen Jatorri Deituraren barruan sar daitezke.

JARDUNALDIEN HELBURUA

MENDIKO GAZTArekin lotura duten aktore ugariren arteko topaketa antolatzea da helburua eta bitxi gastronomiko hauei merezi duten balioa ematea; horretarako, neguko gaztekin alderatuta dituzten desberdintasunak nabarmenduko dira. Bestalde, ezin dugu ahaztu artzaintzak gure mendietan egiten duen funtzioa artaldeek paisaia txukuntzen dutenean; horri esker gure herrialdearen bereizgarri diren paisaiaz harro sentitzen gara eta guztiok gozatzen dugu paisaia zoragarriaz.
Gainera, jardunaldia, artzainak elkarrekin komunikatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da eta ikuspegi sozioekonomikotik beraien jarduerak sortzen dituen arazoak eta irtenbideak aztertu ahal izango dituzte.

MENDIKO GAZTEN LEHENENGO MINTEGIA

ORDIZIAKO IDIAZABAL KOFRADIAREN zuzendaritzapean MENDIKO GAZTEN LEHENENGO MINTEGIA egingo da 15,45etik aurrera Ordiziako Barrena Jauregian, eta egitarauan zehazten diren gaiei buruzko azalpenak emango dituzte hizlariek.

EGITARAUA

- 15:30. Harrera parte-hartzaileei.
- 15:45. Agintariek hasiera emango diete Hitzaldiei.
-16:00etatik 16:30era. Gilbert Dalla Rosa jaunaren erakusketa. Slow Food de Bearn-en lehendakaria da, Paueko Unibertsitateko irakaslea, Biodibertsitatearen eta Lehenengo Sektorearen aldeko konpromisoa duena orokorrean, eta gaztaren arloan Ossau-Iraty JDrekin lan egiten du eta askatasunean elikatzen den bearnotar ardiaren defentsan dabilena."Fromages entre ciel et terre" liburuaren egilea. Gaia: La renaissance socio-economique des fromages d´estives dans les Pyrénèes Bearnaises. (Bearnoko Piriniotan transhumantziako gazten biziberritze sozioekonomikoa).
- 16:45etik 17:15era: Fermin Leizaola jaunaren erakusketa. Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Sailaren Zuzendaria. Gaia: Artzainak eta Mendiko Gazta Gipuzkoan.
- 17:30etatik 17:45era kaferako etenaldia.
- 17:45etik 18:15era. Luis Javier Rodriguez Barron jaunaren erakusketa. Lactiker taldearen ikertzaile nagusia. Gaia: Mendiko gaztaren ezaugarri bereizgarriak.
- 18:30etik 19:00era. Luis Javier del Valle jaunaren erakusketa. Aditua eta Gazta Lehiaketa askotan ohiko epaimahaikide. Enpresaria eta aholkularia izateaz gain, idazle turistiko eta gastronomiko gisa aritzen da eta gaztaren eta gaztaren ingurukoaz idazten du bere webgunean (www.dendecaguelu.com) nahiz paperezko komunikabideetan eta digitaletan. Gaia: Europako Mendietako (Picos de Europa) gaztak.
Mintegiari amaiera emateko, 19,15etik 20,00era mahai-inguru bat egingo da bertan dauden artzain guztiek parte hartzeko, Etorlur-en ordezkaritzan Jon Zubizarretak zuzendua eta honako hauen partaidetzarekin: Hizlari batek, Euskadiko artzain batek, kanpoko artzain batek eta HAZIko ordezkari batek. Bertan topaketak eman duena aztertuko da. Ukitu ez diren beste gai batzuk etorkizunean mahai gainean ipini behar diren aztertuko da, eta horrekin batera erakunde publiko nahiz pribatuekin bidera daitezkeen lankidetza-beharrak, Jatorri Deituren sektore txiki hau sendotzeko eta orokorrean gazten Jatorri Deitura ere sendotzeko.

- 20:00. Mintegiaren amaiera.

Oharra: Mintegiak aldibereko itzulpen zerbitzua izango du euskarara, gaztelaniara eta frantsesera.

MENDIKO GAZTEN NAZIOARTEKO AZOKA

Ordiziako Udalaren gidaritzapean ostiralean 18:00etatik aurrera eta larunbatean, urriak 15, 14:00ak arte Plaza Nagusian Mendiko Gazten Nazioarteko 1. Azoka egingo da , eta bertan hainbat herrialdetako artzain gaztagileek hartuko dute parte. Ostiraleko ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da eta larunbatekoa 11:00etatik 14:00etara. Euskadiko eta beste eremu batzuetako mendiko gazten azoka antolatuko da. Gazta hauen aparteko kalitatea ipiniko da balioan eta honekin batera duten ahalmen ekonomikoa hobetzen lagunduko dugu.

AFARIA

Ostiraleko gaueko 9etan, Txapel Gorri Elkarte Gastronomikoan Mintegira eta Azokara joan direnek afaria, eta ondorengo menua izango dute:
- Bakailao marinatu entsalada alberjiniekin.
- Legatza labean ganbekin.
- Txahal-masail gisatuak.
- Hostore pastela

MENDIKO KORTARA BISITA

Larunbatean 9etatik 12etara Mendiko Gaztako artzainen mendiko korta bat bisitatzera.

ORDIZIA TXAPELDUN LEHIAKETA

Mendiko Gazten Nazioarteko Azokaren egitarauaren barruan egingo da larunbatean, 12etan, Txapeldunen Txapeldun Lehiaketa. Ordizian iraila hasieran urtero antolatzen den latxa ardiaren artisau-artzainen azken 10 lehiaketetako irabazleek hartuko dute parte.

14:00etan amaituko dira Azoka eta Jardunaldiak.

 

aurkezpenaweb

Emozioak hartuko du udalerria urteko egunik esanguratsuenean

Datorren asteazkenean, hilaren 7an, Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da; besteak beste latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa egingo da. Oraingo honetan ere, Ordiziako azokan giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu bisitariak.

Horiek denak aurkeztu dituzte gaur Donostian Jose Miguel Santamaria alkatearekin batera, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak; Jose Juan Csatillo, epaimahaiaren ordezkariak; Miriam Molina, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerenteak eta Mikel Mendarte, Kutxa Kulturreko zuzendariak.

Alkateak, herritarren emozioa, jaiaren eta asteroko azokaren balioak goraipatu ditu, lehenengo sektorearen lana erakusleihoan jartzen baitu eta turismoa aldetik eta geroz eta bisitari gehiago jasotzen baititu. Hala, 'gure altxorra' zaintzen segitzeko konpromisoa berretsi du.

Programa deskargatu

 

 

ordiziatxapeldunremiro2016

RICARDO REMIROK IRABAZI DU "ORDIZIA TXAPELDUN" XXIX. GAZTA LEHIAKETA
Gaur larunbata, urriak 15, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXIX. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoan Ricardo Remiro izan da irabazle. Bere gaztak 8,50 puntuak gainditu ditu eta Urrezko Gazta eramateko aukera izan du gainera.
Txapeldunen txapeldunaren XXIX. ekitaldia


azken hamar urteetako (2007tik 2016ra) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.
Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri) eta aurtengo irabazlea izan den Joseba Insausti (Ordizia).

Ongorengoa izan da azken sailkapena:
1. Saria. Ricardo Remiro (Eulate)
2. Saria. Ipiñaburu Gaztandegia (Zeanuri)
3. Saria. Ricardo Remiro (Eulate)

Ondorengo diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.Lenengoak gainera, Urrezko Gazta irabazi du zortzi puntu eta erdi gaindituz.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Jose Juan Castillo (Lehendakaria) Iban Mate (Dolarea jatetxea, Beasain), Marta Albisu eta Patxi Perez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxi (Kazetaria) , Gilbert Dalla Rosa (Bearn-eko Slow Food-eko lehendakaria), Fermin Leizaola (Aranzadiko Etnografia departamenduaren Zuzendaria) eta Luis Javier del Valle (Idazlea eta Asturiasko gazta lehiaketetan ohiko epaimahaikidea). Azken hiruak, Mendiko Gazta jardunaldietan hitzlari bezela jardungo dutenak dira.

 

gaztalehiaketa2016

JOSEBA INSAUSTI, ETXEAN GARAILE MENDIKO GAZTA BATEKIN

Okeletxe Harategi sareak eraman du gazta erdi txapelduna 8.000 euroren truke.

Bigarren saria Mausitxa, E.Z.k eman du eta hirugarrena Goierrin gelditu da Olaberriko AIZPEA, E.Z.ren eskuetan.

Artzaiek eginiko Ardi latxa gazta Lehiaketaren 43. Ekitaldiko gazta hoberena Ordiziarra da. Maiatzean Joseba Intxaustik bere Esnaurretako txabolan eginiko gazta. Joseba indartsu zebilen azken urteotan; 2012an Legazpian Gipuzkoako Artzai Gazta Txapelketa irabazi zuen eta joan den urteko azaroan Nekazaritza Ministerioak ematen duen "Premio Alimentos de España" al mejor queso saria lortu zuen. Bigarren sailkatua MAUSITXA, E.Z. (Elgoibar) izan da, hirugarrena AIZPEA, E.Z. (Olaberria), laugarrena RICARDO REMIRO (Eulate) eta bostgarrena HNOS. AUDICANA SAEZ DE BIKUÑA, S.C. (IRURAIZ-GAUNA).Enkantea OKELETXE harategi sareak eraman du 8.000 euro ordainduta.

'Burua zurian gelditu zait"

Joseba Insaustik esan duenez, burua zurian gelditu zaio bere izena entzun duenean. Oraindik saria barneratzeko denborarik gabe, hainbeste laguntzen dioten gurasoei eskaini die eta esan duenez poz handia eman dio bere Aralargo Txabolan egindako mendiko gazta batekin irabazteak horrek duen esanahi guztiarekin.

Eguzkia lagun, nahiz eta goiz berotsua izan, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.

Arratsaldez pelota eta herri kirolak
Arratsaldean (17:30) festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaran plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak... Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Lazkao Txiki XXV. Bertsopaper Lehiaketaren sari ematearekin

 

 

 

erdiarokoazoka2016web

ERDI-AROKO XXI. AZOKA - ORDIZIA

ERDI ARORA ITZULIKO DA ORDIZIA ASTEBURUAN

Erdi Aroko azokaren XXI. edizioa egingo da larunbatean eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan

Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, berriro ere Erdi aroko edo Aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da. Aurten XXI. edizioa ospatuko da, 'Aintzinako Periak' goiburupean. Maiatza helduta eta Artzain Egunaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro ere aparteko azoka batean murgilduko da Ordizia. Azoka berezia benetan, larunbat eta igandez, hilak 21 eta 22, Ordiziara bisitari ugari ekarriko duena. Ordiziako Plaza Nagusia eta bere inguruak itxuraz aldatuko dira eta Erdi-aroko kutsua izango duen giroa sortuko da, jolas eta kulturako kutsua duen azoka egiteko.

Azken 20 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak eta gu bisitatzera etortzen den jendeak Ordizian antolatu dugu gure "Antzinako Azoka".

Ordizia azokaren erreferente izan da, horrez gain, baserriko produktuaren eta bertako produktuaren erreferente ere izan da.

Ordiziak 1268. urtetik eta lehenago ere mota guztietako merkatariak ikusi ditu bere bideetan barrena igarotzen... artileak, Kantauriko postuak bilatzen baserriko produktuekin batera, gaztak... horrez gain, espezien atea zabaldu zuen Andres de Urdaneta jaiotzen ikusi zuen. Baserriko produktuen asteroko azoka, gazta eta ardoen azoka, Idiazabal gaztaren lehiaketa, gure Antzinako Azoka... horrek guztiak "bertako produktu" deituriko xarma berezia gehitzen dio herri eder honi. Ekoizle, nekazari eta abeltzain gisa apustu bat egin dugu aspalditik eta ilusioz itzuliko gara asteburu honetan zuen herrira.

"60 artisau-postutik gora, Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak... larrua, zeramika, loreak, xaboiak, arropa, ukenduak, artilea, poltsak, urregintza, kandelak, sendabelarrak". Horrekin batera honakoak ere izango dira: haurrentzako tailerrak, zeramika eta landaketari buruzkoak; larrua eta zilarra nola lantzen den erakusteko tailerrak, txikienentzat egurrezko jolasak, falkoneria erakusketak, ipuin-kontalariak eta kale animazioa Teatrakalacalle taldearen eskutik...) horretaz guztiaz gozatzeko aukera izango duzu gurekin asteburu honetan zehar.

Kolorea, usaina, musika, dekorazioa... asteburu honetan Ordizia Antzinako jantziaz apainduko da eta ekoizleek eta ofizioetako artisauek zuen herria hartuko dute beraien berrikuntza eta jaki onenak eskaintzeko, beti bezala "ekoizlearen eskutik kontsumitzailearengana iristeko".

Euskal Herriko landa-eremuetako herri txiki eta politetan bizi garen artisaok egiten dizuegu bisita eta maitasunez eta tradizioz egiten dugun gure lana eskaini nahi dizuegu.

Erdi Aroko Azokaren ekintzen baitan eta Museon Nazioarteko Eguna ospatzeko D´elikatuz Zentroak "Ordizia Erdi Aroan" gynkana antolatu du haurrentzat. Jakin nahi duzu Ordizia nola zen orain dela urte asko zu jaio aurretik? / Badakizu orduan ere azokak ospatzen zirela? Eta oso garrantzitsuak? / Ordiziako azrgazki zaharrekin gynkan dibertigarri batean parte hartu eta garai bateko paisaia, historia eta Ordizian bizi zen jendea ezagutuko dituzu. NOIZ: Maiatzak 21, larunbata 17.30h / TOKIA: D´elikatuz Zentroa / Doako Ekintza.

ERDI AROKO AZOKA

EGITARAUA

Maiatzak 21, larunbata

11:30 .- Barrena Kultur Etxetik azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup Antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak

Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.

Goizean eta arratsaldean, eskulan tailerra Nikolas lekuona Plaza mARTa ART eskulanak zuzenduta.

12:00.- Pilotaleku txikian arku-tiraketa.

17:30.- .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak. Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.

18:30tatik aurrera: Beti Argi Banda, Laguntasuna Errondaila eta "Larrun-Arri" abesbatzaren saioak.

21:00: Suaren inguruko ipuinak

Igandea, maiatzak 20

11:30 .- Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.

11:30 .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea.

Goizean eta arratsaldean, eskulan tailerra Nikolas lekuona Plaza mARTa ART eskulanak zuzuenduta.

17:30 - Azokako saltokiak zabalduko dira.

Egunero eta ordu desberdinetan, hainbat saio egingo da azokako inguruan: Juglareak, antzerkia, , dantza-taldeak, musikariak, falkoneriaren erakustaldia...

Laguntzaileak: D'Elikatuz, Beti Argi Musika Banda, Rondalla Laguntasuna, Ordiziako Arku-tiraketa Taldea, Ordiziako Musika Eskola, Amets Bide eta Urdaneta Dantza Taldeak, "Larrun-Arri" abesbatza, Urrup Antzerki Taldea.

 

Orrialdea 6/19