EUSKAL JAIAK
Euskal Jaien egitaraua
Irailaren 4an hasi eta hilaren 13 arte, iraungo du aurtengo Euskal Jaiak Ordizian. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da. Besteak beste, datorren asteazkenean, irailak 9, egingo den aparteko azoka eta aurtengoan bere LIII. ekitaldia ospatuko duen latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa azpimarratu behar ditugu.




