Historia: "IDIAZABAL GAZTA BERRIA JAIO DA"

Aspaldiko ideia egi bihurtu zen 1995 hasieran, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deiturak produktu aparta sustatu, hobetu eta bultzatzeko ideia sortu zen: "Gazta jaio berriaren festa egitea", hau da, urtero gazta berriari ongietorria ematea. Horrela sortu zen Idiazabal Gazta Berriaren aurkezpena.

Horrezaz aparte, ugari izan dira gazta berriari omenaldia egiteko arrazoiak.

Hasteko, gure artzain estimatuak, horiek baitira Idiazabal gaztaren egile eta protagonista bakarrak.

Bigarrenik, Idiazabal Gazta, gazta guztiak bezala, biziduna dela: sortu, bizi eta hil egiten baita. Abenduan hasten dira egiten, eskuz, zein makinaz. Beste mendizerra batzutan, makina bat arrazoi medio, beranduago hasten dira egiten. Jaten hasi aurretik, hiru hilabete egon behar du ontzen, modu horretan sukar, infekzio eta abarrak ekiditeko. Horregatik aukeratzen da apirila, aurkezpen hori egiteko hilabeterik egokiena.

Hirugarrenik, Idiazabal gaztak izan duen arrakastari eta duen kalitateari esker, premiazko da komunikabideetatik ezagutarazi eta horren berri ematea, bai sustatzeko, bai jateko ere. 1992an Frantziako Nekazaritza Ministerioak EUROPAKO GASTRONOMIAKO ONDAREAREN PRODUKTU izendatu zuen, Europa mailan esnekien arteko produktu hoberenetakoa delako. 1995ean Parman EUROPAKO ARDI GAZTA HOBERENAREN LEHEN SARIA jaso zuen.

Ordiziak, Idiazabal Gaztaren hiriburu, urtero ospatzeko du ekitaldi eder hori. Bi ekintza egiten dira egun horretan: alde batetik, gazta ebakitzen da, gastronomia gaietan ospe handiko pertsonaia batek egiten du eta aurkezpen sinbolo bezala egiten da hori; bestalde, Idiazabal Gazta defenditu eta sustatzeko lanetan trebea izan den pertsona omentzen da, baita denboraldi osoan produktu horren kalitatea egiaztatu duten artzainak ere.

Lehen aurkezpena, 1995eko maiatzaren 20an, Euskal Herriko historian sukaldari hoberen eta famatuena izan denak ebaki zuen gazta, Michelin hiru izar dituena, eta Ordizian egiten den Estatuko Gazta Lehiaketa garrantzitsueneko Epaimahaiko Lehendakari denak, JUAN Mª ARZAK. Aldi berean, urte horretan Altsasuko Alkate zen Jose Manuel Goikoetxea omendu zen, produktu horren hobekuntzarako giltzarri izan dena, Urbasan batez ere. Bere lanari esker batu ziren Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenean, bai Euskal Autonomi Erkidegoa ere.

Bigarren aurkezpenean, 1996ko apirilaren 10ean, PEDRO SUBIJANAK ebaki zuen Akelarre jatetxeko sukaldari handiak, hainbat sari dituenak, Ordiziako Gazta Lehiaketaren Epaimahaikide hasiera hasieratik. Michel Lekuona apaiza omendu zen, 1961etik aurrera Idiazabal Gazta hobetzeko lan egiten ari dena, oso teknika iraultzaileekin eta Iparraldeko Artzainen Kooperatibaren sortzaile.

Hirugarren aurkezpenean, 1997ko apirilaren 2an, HILARIO ARBELAITZek ebaki zuen, Zuberoa jatetxeko jabe eta sukaldari jeniala. Jatetxeetako Sukaldaritzaren etorkizuna egi bihurturik. Enric Canut omendu zen, Idiazabal Gaztaren ikerle adoretsua, liburu baten egilea, gure gazta ederra ezagutzeko derrigorrezkoa.

Laugarren aurkezpenean, 1998ko maiatzaren 6an JOSE JUAN CASTILLOk ebaki zuen, Donostiako Nicolasa jatetxearen jabe eta aparteko sukaldaria. Santanderren jaiotako kantauriarra omendu zen, bertako gaztaren maitalea, eta Idiazabal Gaztaren mireslea. Eskuz egindako gazta bultzatzeko egin duen lanagatik goraipatua: Manuel Arroyo González.

Bosgarren aurkezpenean, 1999ko apirilaren 7an, KARLOS ARGUIÑANOk ebaki zuen, Zarauzko Arguiñano jatetxearen jabeak. Pertsonaia paregabea eta antzekorik ez dena, Telebistaren bidez Euskal Herria, bertako produktuak eta bere sukaldaritza eman ditu ezagutzera. Gaizka Macho zena omendu zen ongi-gizon eta gizatasun handikoa. Idiazabal Gaztaren zale amorratu eta mireslea. Eman zuen lankidetza eskuzabalagatik eskerroneko azaltzen gara, bai Ordizia, bai lehiaketa hau, zerutik irribarrez begira edukiko dugu, seguruenik.

Seigarren aurkezpenena, 2000ko apirilaren 26an egin zen. MARTIN BERASATEGIk ebaki zuen gazta, sukaldari aparta, gastronomia munduan bere errezetekin iraultza egin duena, Gipuzkoako Lasarte-Orian dagoen Martin Berasategi jatetxearen jabea, Michelin izarrak dituena. Jose Antonio Otxandorena naparra omendu zen, Idiazabal gaztaren aldeko langile nekaezina. ARTZAI-GAZTAren sortzaile (Idiazabal Gazta eskuz egiten duen artzainen elkartea). Idiazabal gaztaren kalitatea hobetzeko sendo lan egin duen pertsonaia.

Zazpigarren aurkezpenean, Zamudioko Gaminiz Jatetxeko AITOR ELIZEGI sukaldariak ebaki zuen Idiazabal Gazta berria apirilaren 18an. Jose Mari Ustarroz eta Jesus Etxeberria omendu ziren. Etxeberria artzaina eta 46 urtez 1000 ardiren jabe izan zen eta gaztandegiaren bazkide fundatzailea ere bai. Uztarroz Ardi latxa Lehiaketaren antolatzailea eta artzainaren eta latxa ardiaren defendatzailea izan zen.

2002.an, zortzigarren aurkezpenean GONZALO ANTON SAN JUAN izan zen, ardandegi-jabe, ostalari eta Deportibo Alaves taldearen lehendakaria. Ekitaldi horretan Jose Antonio Merino, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapeneko gerente ohia omendu zen. Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapenaren sustatzaile ohi, mugaz gaindi ezagutzera eman zuen esneki horri 14 urte eman zizkiolako merezitako omenaldia.

Bederatzigarren aurkezpenean, 2003. urteko apirilaren 23an, Tafallako Tubal Jatetxeko ATXEN JIMENEZ sukaldariak ebaki zuen Idiazabal Gazta berria. Nafarroako sukaldari bikaina. Bertako produktuak landu ditu bere lanean eta horien alde egin du beti, eta hor, izugarrizko protagonismoa du Idiazabal Gaztak. Horrekin batera, Mikel Zeberio omendu zen. Gastronomiako kazetaria, gaztetan trebea, eta "Viandar" aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria. Artzainaren eta latxa ardiaren defendatzaile, gure gazta geure mugetatik haratago ezagutarazi duena.

2004ko apirilaren 14an egin zen Idiazabal Gazta Berriaren X. aurkezpena. Ebaketa ANDONI LUIS ADURIZ sukaldari gaztearen ardura izan zen, gaur egun Euskadi eta Estatu mailan Gastronomiak duen itxaropen handienaren ardura izan zen, Errenteriako Mugaritz jatetxea duena. Gainera, Luis Herrero madrildarra omendu zen, esnekien teknikari bikaina, esfortzu eta gogo biziz lan egin duena, eta horrekin batera, Idiazabal Gaztaren jatorri izendapeneko adituak, gure produktuen izarra denaren kalitatea hobetzeko lan egin duten guztiagatik.

2005eko martxoaren 30ean egin zen Idiazabal Gazta Berriren XI. aurkezpena. Arabako sukaldari bikain batek egin zuen orduan, Gasteizko Ikea jatetxeko JOSE RAMON BERRIOZABAL. Berritzaile handia, Silken hotel-katearen aholkularia eta Idiazabal gaztaren zalea. Gastronomiako kritiko handi batek jaso zuen omenaldia, EFE agentziako Cristino Alvarez Caius Apicius kazetariak, Idiazabal zale amorratua eta Ordiziako Gazta Lehiaketetako ohiko epaimahaikide.

2006ko apirilaren 19an egin zen XII. aurkezpena, ELENA ARZAKen eskutik, Donostiako Arzak jatetxekoa. Berak ebaki zuen eta eman zion ongietorria gazta berriari. Sukaldari bikaina den Juan Mari aitaren eta Maite amaren alboan, sukaldaritza-arte giroan hazi izan da eta gaur egun errealitate handia da. Idiazabal Jatorri Izendapeneko batzorde teknikoa izanez omendua, ordezkatzen duen gaztaren alde egiten duen lana eskertzearren.

2007ko apirilaren 11an Bilboko Etxanobe jatetxeko FERNANDO CANALES ETXANOBE sukaldariak, Idiazabal gaztaren kanpainaren XIII aurkezpeneko gazta-mozketa egin zuen. Berak ospe handiko jatetxetan lan egin izan du eta azken hamaika urteotan bere sukalde propioa zuzentzen du. Gainera, komunikabide desberdinekin kolaboratzen du eta erronka ugariei aurre egiten die. Hauen artean, Hong Kongen mila pertsonentzat otordua prestatzea eta Dubaiko pintxo taberna batean aholkularitza ematea. José Luis Martín adituak jaso zuen omenaldia, bere lanaren aitortza eginez.

2008ko martxoaren 26an, KOLDO RODEROk ebaki zuen XIV. edizioko gazta berria. Michelin izarduna, Iruñan duen Rodero jatetxean nafar produktu tradizionaletatik abiatuta sortzen ditu zapore berriak. Peio García Amiano, ospe handiko gastronomia kritikoa izan zen omendua. Feria, gida eta gastronomia arloko ekimen desberdinak jarri ditu martxan eta Ordiziako gazta lehiaketako epaimahaiko kide da.

2009ko apirilaren 15ean Gasteizko LUIS ANGEL PLAGARO sukaldariak moztu zuen gazta berria. La cocina de Plagaro jatetxeko sukaldariak, sukaldaritza familiarra eta profesionala uztartzen ditu; baita plater tradizionala berrikuntzarekin ere. Omenaldia UPV-EHU-ko Farmazia fakultateko Idiazabal gaztaren talde ikertzaileari eskaini zitzaion.2010eko apirilaren 7an Irungo Ficoba jatetxeko IÑIGO LAVADO sukaldariak egin zion ongietorria gazta berriari. Espainia eta Frantziako jatetxe onenetarikoetan egindako ibilbidean lortutako ezagutzak islatzen ditu bere plateretan. Omendua Gastronomiaren Euskal Kofradia izan zen.

2011ko apirilaren 27an ENEKO ATXA sukaldari bizkaitarrak ebaki zuen zuen gazta eta Jesus Oleaga teknikoa izan zen omendua.

2012an Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Center-eko zuzendariak moztu zuen gazta eta EITBko SUSTRAIA programa izan zen omendua.

2013an Ana Larrañaga, FITUR Nazioarteko Turismo Azokako zuzendariak moztuko zuen gazta eta Nestor Basterretxea artista izan zen da omendua.

2014an Ruben Trincado, Donostiako Mirador de Ulia Jatetxeko jabe eta sukaldariak moztuko zuen gazta eta ARDIEKIN hazi-jartze eta latxa arrazaren errekuperaziorako zentroa izango zen omendua.

2015ean Josean Alija Nerua Guggenheim Bilbaoko sukaldariak moztu zuen gazta eta EROSKI TALDEA izan zen omendua.

2016an Tolosako Fronton Jatetxeko Roberto Ruiz sukaldariak moztu zuen gazta eta ARANZADI Zientzia Elkartea izan zen omendua. 

2017an Luis Irizar sukaldariak moztuko zuen gazta, Euskal Sukaldaritza Berriaren sustatzaileen ordezkari bezela eta NIKO OSINALDE, Goiturreko Zuzendaria iza zen omendua.

2018an Joxe Mari Goenaga gidoilari eta zinegile ordiziarrak moztu du gazta "Handia" filmako taldearen laguntzaz eta Zacarias Puente, Kantabriako Gazta Kofradiaren sortzailea omendu dute.

Gazta jaio berriaren festa