Berriak

Elena Arzak sukaldariak Ordiziako azoka bisitatu du aste honetan. Oraingo honetan, ‘Woman’ aldizkariko kazetari talde batekin egon da, erreportajea bat egiten.

Erreportajea  datorren iraileko alean argitaratzea aurreikusten da. Hala, Euskal jaiekin bat egingo du.

Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak hunkituta egin dio ongietorria Idiazabal gazta berriari Ordizian ospatu den gaztaren denboraldi irekieraren ekitaldian. ‘Gazta berria iritsi da, Euskal Herriko altxorra. Ederra’, esan du, gazta moztu, dastatu eta  udaletxeko areto nagusian bildutako artzainei egiten duten lana eskertzen zien bitartean.

Artzain Eguneko ekitaldi honetan Jesus Oleaga sukaldari eta teknikaria omendu dute eta 2010eko gaztaren erregulartasun eta kalitate sariak eman zaizkie Sunbillako Larrarteri eta Joseba Insausti artzain ordiziarrari. Ahari lehiaketari dagokion 18 sari ere eman dira.

Bideoak: Omenaldia    Artzain Egunaren laburpena

Ordiziako azokari lotutako gaiak biltzeko iaz sortutako web  honek atal berria zabaldu du ‘ekoizleak’ gunean (goiko aldean, ez erdiko ‘gure ekoizleak’ laukian).

Azokako planoa da eta Plaza Nagusiko mahaien mapa erakusten du. Mahai bakoitzak zenbaki bat du, saltzaileak identifikatzeko balio duena. Zenbaki bakoitzaren gainean klikatzerakoan, mahaiko saltzailearen fitxa irekitzen da.

Datozen hilabeteetan berrikuntza gehiago izango da www.ordiziakoazoka.com-ean.

Ordiziak azokaren irudi berriarekin eta haren V. mendeurrenarekin zerikusia duen seinaleztapena estreinatu du. Duela gutxi Nikolas Lekuona plazan eta udaletxeko balkoian jarritako banderei gehitu zaizkie orain bisitariak plaza Nagusira bideratzen dituzten ‘azoka’ logotipoa daramaten seinaleak.  Gune historikoko Erdi Aroko lau ateak kokatzen zireneko hainbat   eraikinetan jarri dira; hau da, Garagartza, Gaztela, Frantzia eta Bakardadeko atarietan.

Ordiziako herri-gune historikoan hamaseigarren Erdi Aroko azoka egingo da  datorren asteburuan, maiatzaren 7an eta 8an. Hitzorduak era guztietako  80 artisau bilduko ditu –iaz baino 20 gehiago-, kaleko animazio-taldeekin batera. Herri-guneko kaleek eta parte-hartzaileek euren itxura erabat aldatuko dute, okasioak eskatzen duen modura egokituz.

EGITARAUA

Larunbata, maiatzak 7

11:00.- Azokako segizioaren desfilea Barrena Kultur Etxetik: Juglareen kalejira, zaldunak, errege segizioa eta parte hartzaileak.
Azokari hasierako emateko deia Plaza Nagusian.
Azokako saltokien zabaltzea: Beira puzten, hargintza, forja-lana, larruginak, ehoziriak.etab.
Zeramika-tailerrak, birziklapena, idazketa, ohiko jolasak.....
Falkoneria erakustaldia
Euskal Okeleko txahala burruntzian erreko da.
12:00.-
Arku-tiraketa Pilotaleku txikian.
13:00.-
Zaldi-ferraketa Andre Maria kalean (Torrea etxean).
17:00.-
Azokako segizioaren desfilea Barrena Kultur Etxetik.
Azokako saltokien, tailerren eta jolasen zabaltzea.
18:30.-
Zaldi-ferraketa Andre Maria kalean (Torrea etxean).
18:30tatik
aurrera: Beti Argi Banda,  Laguntasuna errondaila eta Larrun-Arri abesbatzaren saioak.
19:00.-
Euskal okela txahalaren dastatzea Nikolas Lekuona Plazan.
21.00.-
Euskal Herriko ipuin eta elezaharren kontaketa Plaza Nagusian.

Igandea, maiatzak 8

11:00.- Azokako saltokien, tailerren eta jolasen zabaltzea.
11:30.-
Azokako segizioaren desfilea Barrena Kultur Etxetik: Juglareen kalejira, zaldunak, errege segizioa eta parte hartzaileak.
12:30.-
Zaldi-ferraketa, arku-tiraketa eta falkoneria erakustaldia.
17:00.-
Azokako saltokien, tailerren eta jolasen zabaltzea.
17:30.-
Azokako segizioaren desfilea.
18:30.-
Zaldi-ferraketa

Informazio gehiago: web honetako ‘azoka bereziak (antzinako azokak)’ atalean.

Apirilaren 27an Ordizian ospatuko den Artzain Eguna aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian. Eguneko egitaraua eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren kanpainaren datuak eskaini dira, besteak beste, agerraldian. Jose Miguel Santamaria alkatearekin batera,  Rafa Uribarren diputatua, Kutxako Iñaki Almandoz ordezkaria, Jatorri izendapeneko Miriam Molina kudeatzailea, gazta ebakiko duen Eneko Atxa sukaldari bizkaitarra eta Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako Jesus Mari Ormaetxea eta  Manolo Iturrioz izan dira. Eguneko egitaraua eta bestelako xehetasunak orri honetako ‘azoka bereziak’ atalean daude.

‘Ni ere azokara’ proiektuan parte hartzen ari diren erosleen artean Ordiziako azokarekiko fideltasuna saritu eta sustatzeko hirugarren eta, momentuz, azken zozketa egin da. D´elikatuz zentrora bisitan etorritako ikasle talde batek atera dituzte sarituen izenak: Monica Martinez, Pili Pablos, Lurdes Ugalde eta Marian Ugalde dira sarituak. Monicak eta Ludesek ‘Nespresso’ etxeko kafetera bana irabazi dute eta Pilik eta Marianek ‘Fagor’ barbakoa plantxa bana. Suquia eta Carrion etxetresna elektrikoen dendek laguntza izan du ekimenak.

Orrialdea 18/19