Ordiziako alde zaharra edo gune historikoa, berriro ere erdi aroko edo aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da, aurten bere HEMERETZIGARREN edizioa ospatzen delarik. Maiatza helduta eta artzain periaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro ere aparteko azoka batean murgilduko gara. "Antzinako Periak" tituluarekin, datorren asteburuan, Ordiziak erdi-aroko azokaren hemeretzigarren ekitaldia egingo du. Azoka berezia benetan, larunbata eta igandez, hilak 10 eta 11, Ordiziara bisitari ugari ekarriko duena.