Hilabetero produktu bat izango dugu protagonista martxoan hasita
Ordiziako Azoka betidanik izan da bertako eta garaiko produktuaren sustatzaile fina. Ildo honi jarraiki, martxoko lehen asteazkenean hasita, hilabetero garaian garaiko produktu bat sustatzea du helburu. Horretarako produktu protagonista azokan saltzen duten saltzaileei gune berezi bat egokitu eta protagonismo berezia emango zaio Ordiziako plazan. Honetaz gain, hilabeteko azken asteazkenean produktu horri lotutako erakustaldi gastronomikoa egingo da plazan bertan. Asteazken honetan hasi eta martxoan zehar protagonista izango dugun produktua “Tuterako Orburua” izango da.