Berriak

gaztamoztea2012web

"Indarrez betetako gazta gaztea" moztu du Basque Culinary Centerrek

 

Idiazabal gazta Champions Leagen jokatzen duen gazta dela adierazi du Jose Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak, Ordiziako udal pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Aizegak eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du. Gazta berria "bere gaztetasunean indarrez beterik dagoela, eta indar horrekin mundua konkistatuko duela" azpimarratu du.

Ekitaldi bertan, EITB taldeko Sustraia saioa ere omendu dute lehen sektorearen alde eta artzaintzaren baloreak gizarteratzeko egindako lanagatik. Josu Butronek, sustraiako koordinatzaileak, eskatu du Idiazabal gazta bakoitzarekin euskal lurren esentzia apur bat munduan zabaltzea.

Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Tolosako Zuzuarregi eta Riezuko Aisa gaztagileei.

Ekitaldi nagusian egon dira:

Koldo Lizarralde, Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza eta landa garapenerako zuzendaria.

Igor Eguren, Ordiziako alkatea

Jose Mari Ustarroz eta Miriam Molina, Idiazabal Gaztako jatorri izendapeneko ordezkariak

Jose Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria

Iosu Butron, Sustraia saioko koordinatzailea

Miguel Aisa (Riezu, Nafarroa) eta Pedro Zuzuarregi (Tolosa, Gipuzkoa), erregulartasun-kalitate gaztagile sarituak

J. J. Castillo, A. Jimenez, R. Trincado, J. Eizmendi eta R. Ruiz, sukaldariak

Paskual Lopez de Uralde eta Jesus Ansola (Mausitxo), Goierriko artzainak

Juan Jose Aranburu, Aranburu elkartetik

Idizabal Gaztaren kofradiako kofradeak

Ordizia jendez gainezka

Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.

Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.

AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2012 -- ARTZAIN EGUNA

Emaitzak

AHARIEN XIV LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA, ORDIZIA

2012ko apirilaren 11ean

GORRITAN

Arkume Ahariak (urte bat baino gazteagoak):

1º Ointzabal baserria (Beizama)

2º Ointzabal baserria (Beizama)

Bildots ahariak (bat eta bi urte bitartekoak):

1º Ointzabal baserria (Beizama)

2º Balerdi Etxeluze baserria (Altzo)

Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak):

1º Ointzabal baserria (Beizama)

2º Ointzabal baserria (Beizama)

MUTUR BELTZA (lehen sariak bakarrik daude)

Arkume Ahariak:

Mauxitza baserria (Elgoibar)

Bildots ahariak:

Mauxitza baserria (Elgoibar)

Ahari zaharrak:

Mauxitza baserria (Elgoibar)

ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA

Mutur Beltza

Errape onena arditan:

Aizpea baserria (Olaberria)

Errape onena bildotsetan:

Aizpea baserria (Olaberria)

Mutur Gorria

Errape onena arditan:

Gomiztegi kooperatiba (Oñati)

Errape onena bildotsetan:

Gomiztegi kooperatiba (Oñati)

--------------------------------------------------------------------------------

20120314_aurkezpena

Ordiziak ondorengo ekintza plana aurreikusi du V. mendeurren honetarako:

 

18/03 V. mendeurrenaren ospakizuna, 1512an Ordizia suntsitu zuen sutea oroituz. Segidan zehaztuko dugu programa.

Hilabeteko azken asteazkenetan Ordiziako merkatariek beren produktuak kalera aterako dituzte, Ordizia aire libreko azoka erraldoi bihurtuz.

Otsailetik hasi eta uztaila bitarte, asteazkenero, Ordiziako tabernariek pintxo-potea eskainiko dute 1,50€ren truke 18.30tatik 21.30tara.

Azoka bereziek V. mendeurreneko programa berezia izango dute: Artzain Eguna (apirilak 11), Euskal Jaiak (irailak 5), Erdi Aroko Azoka (Maiatzak 12 eta 13, Maiatzaren 15ean Azoka ospatzeko Ordiziak jaso zuen errege baimena oroituz) eta Gabonetako Azoka Zuria (abenduak 26).

"Ordiziako Azoka, Zentzumenentzat oparia " bisitari guztiei eskainitako esperientzia turistikoa.

Azokaren historiaren inguruko hitzaldi sorta.

Azokaren V. mendeurrenean Azokaren historiari buruzko argitalpenaren aurkezpena.

Eta urtean zehar zehazten joango diren beste hainbat ekintza. Guzti hauen berri www.ordiziakoazoka.com webgunean eta facebook eta twitter sare sozialen bidez izango duzue.

2012an Azokaren 500. urteurrenaren eta martxoak 18ko Sutearen ospakizuna.

o 10:00etan: Goizeresia Ordiziako Txistulariekin.

o 11:00-12:00: Barrena Kultur Etxean hasi eta Plaza Nagusian bukatuz. Tekno altxor bila "Ordizia eta Azokaren historia ezagutuz."

o 11:00 D'elikatuzen:

Harrera Azokako baserritarrei.

Inagrosalute proiektuaren aurkezpena.

Azokaren ikus – entzunezkoa.

"Azokaren txokoa"-ren aurkezpena.

Kimetz Elkarteak bultzatutako "Gaur Zortzi Azokan" emakume baserritarraren omenez eginiko dokumentalaren aurkezpena.

o 12:15 Azokako baserritar eta baserriko produktuak saltzen dituztenei omenaldia Plaza nagusian: omenaldi ekitaldia. Bertsolariak, aurreskua.

o 13:00 Beti Argi Bandaren kontzertua.

o 13:45 Azoka 500eko ipuin kalejira, Ahoz Aho Jaialdiaren barruan.

o Kaleetan festa giroa.

o 14:00 "500 urte, 500 plaza baietz!" Ekimenaren hasera Emaneurre taldeak antolatuta.

o 14:30 Frontoian herri bazkaria Azokako saltzaileekin. Larrun Arri eta Umore Ona abesbatzak, Laguntasuna Errondalla, bertsolariak...

o 17:00-20:00. Plaza Nagusian jolas bitxiak (4-9) urte bitartekoentzat.

o 17:30-19.00: kirol kooperatiboak (9-14) urte bitartekoentzat Joxe Miel Barandiaran Plazan.

o 19:00: Herrian zehar erromeria, dantzariak, txaranga, festa giroa.

o 20:00 Plaza Nagusian, amaiera ekitaldia. Sutea oroituz.

Oharra: Ordiziar guztiei Baserritarrez janzteko deia egiten zaie.

ARTZAINkartelaweb

 

Apirilaren 11an Artzain Eguna ospatuko du Ordiziak

• 2.000 ardik baino gehiagok zeharkatuko dute herria

• Basque Culinary Center-ek moztuko du gazta eta Sustraia (EITB) omendua izango da

• Erregulartasun-kalitate sariak Pedro Zuzuarregik (Tolosa, Gipuzkoa) eta Miguel Aisak (Riezu, Nafarroa) jasoko dituzte

Ordizian 2012ko feri berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 11ean Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Basque Culinary Center-en eskutik.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: Enirio-Aralarko Mankomunitatea, Mendiko Artzaintza Lan Taldea, Artzain Gazta, ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista, aurten gainera, 500. urteurrena ospatzen ari da. Horrez gain, gazta, Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen saltokiak jarriko dira.

Aharien erakus- lehiaketa

Aurten, Garagartza plazan, 9:00etan hasita, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta egingo da. Bertan, 200 abelburu inguru izango dira ikusgai, zalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena gai horren inguruan, kalitate eta kopuruz Euskal Herriko bakarra.

Bi motako animaliak izango dira lehiaketa-erakusketa horretan: latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak.

Mutur-gorrien kasuan Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia edo Donostialdeko animaliak izango dira ikusgai. Mutur-beltzetan, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñati ingurukoak.

Latxaren lehiaketa morfologikoa izango da. Baina, animali horien arraza estandarrean oinarrituko dira epaileak ardi latxaren hautapen-eskeman sartu gabeko animaliak puntuatzean. Era berean, hautapen-eskemako animalietan, genealogia-balioak izango du lehentasuna (gurasoak, kumeak), morfologiaren gainetik.

Garagartza Plazan gazta egingo da zuzenean haurren gozamenerako, nagusiki. Baina oso erakargarriak diren beste ekintzak ere izango dira. Esaterako, ardien ile-mozketa, makinaz zein eskuz.

Transhumantzia birgogoratuz

Goizeko 11.00ak aldera, garai batean artaldeak negua bukatzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen ziren bezala, Ordiziako Herri Zaharretik barrena ibiliko dira 2.000 ardi baino gehiago. Era horretan, gaur egun, garraioak ematen dituen aukerei esker ahaztua dugun pasadizoa bizi ahal izango dugu.

Basque Culinary Center eta Sustraia

11:15etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan, Basque Culinary Center-ek Idiazabal gazta gaztea ebakiko du. Baina, aldez aurretik, EITBko "Sustraia" saioari omenaldia egingo zaio artzain mundua gizarteratzen egin duen lanagatik. Baita, gaztaren erregulartasun-kalitate sariak banatuko zaizkie Tolosako Pedro Zuzuarregi artzainari eta Riezuko (Nafarroa) Miguel Aisaren gaztandegiari ere.

Ohitura den moduan, goiz guztian zehar Garagartza Plazan 40 arkume burruntzian prestatuko ditu Karlos Ibarrondok. 11.30etatik aurrera arkume pintxoak salgai jarriko dira eta bildutako dirua ASPANOGIrentzat, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat, izango da.

EGITARAUA

9:00- Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza plazan.

Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Basque Culinary Center-ek ebakiko du gazta berria.

Aldez aurretik, EITBko "Sustraia" saioa omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

11:30- Gazta egitea, Garagartza plazan.

11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

13:00- Lehiaketen garaikur-banaketa, Garagartza Plazan.

***Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dira. Trikitilariek eta dultzaina-joleek alaituko dute herria.

20120215_Yuka_Kanno_web

Japoniako "The Japan Agricultural News" Nekazaritza aldizkariko kazetaria den Yuka Kanno izan dugu gaur azokan bisitan. Bertako produktuak dastatu eta gozatzeaz gain, Ordiziako Azoka eta Euskal Herriko nekazaritzaren inguruan zuen jakin mina asetzen lagundu diogulakoan gaude.

mariaetxezarreta

   

 

ORDIZIA, ABENDUAK 28

EUSKAL HERRIKO ERREGESAGAR, FRUTA ETA FRUITU LEHORREN POSTUENTZAT AIPAMEN BEREZIAK

• Ramon Aseginolaza (Idiazabal). Sagarrak aurkeztu ditu. Fruituen Aipamen Berezia.

• Maria Etxezarreta (Gabiria). Fruituak, Erregesagarrak eta fruitu lehorrak aurkeztu ditu. Fruitu eta Erregesagarretan Aipamen Berezia.

• Maria Isabel Zumalakarregi (Gabiria). Erregesagarrak eta fruitu lehorrak aurkeztu ditu. Erregesagarretan aipamen berezia.

• Antoni Murgiondo. Erregesagarrak, fruituak eta fruitu lehorrak aurkeztu ditu. Aipamen berezia Erregesagar, fruitu eta fruitu lehorretan.

20120118_leitza_web

Juan Ramon eta Jesus Leitzako Lizarraga Harategitik datozkigun bi ekoizle berri dira. Txorizoa, txistorra, xolomoa eta etxean ondutako beste hainbat produktu dakartzate, gatzagi naturalarekin egindako IDIAZABAL Gaztaz gain. Zorterik onena opa diegu!

egutegi500portada

 

Datorren urtean azokaren 500. urteurrena ospatzen denez Azoka 500 egutegia eskuragarri izango da 50 xentimoren truke, Udaletxe azpian abenduaren 28an Turismo Bulegoak jarriko duen stand-ean eta D´elikatuzen eta Zaldibiako Kixkurgunen 28an bertan eta 29tik aurrera.

 

Orrialdea 15/19