Berriak

12 hilabete, 12 produktu

uztailaabuztuaweb

 

Uztaila eta Abuztua: Udako barazkiak, baratzetik platerara!

Ordiziako Azokak Martxoan jarri zuen ekimenari jarraiki, uztaila eta abuztuan udan ugariak diren bertako baserrietako garaiko barazkiak izango dira protagonista: tomatea, piparrak, piperminak, berenjenak, luzokerrak, kuiatxoak, lekak...Uztaila eta abuztuan, asteazkenero Goierri eskualdeko sukaldari gonbidatu bat etorriko da Ordiziako Plazara, baserritar batek utzitako produktuak sukaldatu eta dastatzera ematera. Asteazken honetan, Aramako Toki Alai Jatetxeko Ane Otegik Aramako Iturrioz Baserriko Patxi Arizmendik ekarritako barazkiak sukaldatuko ditu.