Berriak

Goizane, emakume baserritarrari aitortza Ordiziako Plazan

goizaneweb

GOIZANE, ARGI BERRI BAT ORDIZIAKO PLAZAN

 

'Goizane' eskultura, D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentrotik eta azoka batzordearen baitan landu den proiektua da. Azokaren historian garrantzia berezia izan du emakume baserritarrak. Hala, azokan eta euskal gizartean, elikagai hornitzaile moduan, baserriaren bilakaera eta bizi-iraupenean izan duen papera aitortzea da asmoa. 'Goizane' izena ez du kasualitatez. Goizeko lehen argi izpia jasotzen du: Ordiziara emakume baserritarra urteetan eguna argitu aurretik etorri izan da, argitasuna eta bizia ekarriz.

Aitortza
Azokara asteazkenero datozen emakume baserritarrari dago eskultura zuzenduta, beraiei eta euren ama, amona eta aurrekoei, haiek egindako lanaren errekonozimendu gisa. Azokara asteazkenero eta ostiralero eta Ordiziako Plazara egunero gerturatzen diren ordiziarrei baita, emakume baserritarrari zor zaion begirunea eta errespetua gogoan izan dezaten. Eta Ordiziako azoka eta herria ezagutzera datozen bisitariei, emakume baserritarrak izan duen garrantzia ezagutarazteko.

Plazan bertan, 'Goizane', gaztainondo egurrez eginiko emakume baserritar eskultura,
bisitariari harrera eginez, abegitsu azaltzen da. Javier Arrieta eskultore Zegamarrak landu du. Egunerokoan dituen bizipenetik, bere gain hartu ditu marrazkiak, pertsonaiaren argazkia, tailerreko lanak, pertsonaia eta inguruko multzoa (saskiak,
barazkiak...etab), polikromiak, kokapena, etab. Lan hau aurrera eraman ahal izateko aholkularitza eta bidelagun izan du, Urkiri Salaberria Arte Ederretan eta bereziki Ondare Ukiezinean aditua den doktorea.