Berriak

2016ko Artzain Eguna jendetsua eta arrakastatsua

corte2016web

 

"Hau Gazta Ona! " esanez moztu du Roberto Ruizek
" Euskal Herriko Jatetxe guztietan egon beharko luken produktua ", Roberto Ruiz, Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian esan bezala. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Robertok eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du.
Ekitaldi bertan, Aranzadi Taldea ere omendu dute Euskal Herrian naiz Euskal Herritik kanpo artzantza kulturaren ikerketa eta difusioan egindako lanagatik.
Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Abadiñoko Itxaso Barrenetxea artzaiari eta Nafarroako Sunbillako Lizun gaztandegiari.

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekitaldi nagusian egon dira:
Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde Orekako Diputatua.
Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaria.
Jose Migel Santamaria, Ordiziako Alkatea.
Koldobike Olabide eta Mikel Serrano, Legazpi eta Zumarragako alkateak.
Jose Mari Ustarroz Idiazabal Gaztaren jatorri izendapeneko Lehendakaria.
Roberto Ruiz, Tolosako Fronton Jatetxeko sukaldaria eta gazta moztu duena.
Itxaso Barrenetxea (Abadiño, Bizkaia) eta Lizun Gaztandegia (Sunbilla, Nafarroa), erregulartasun-kalitate gaztagile sarituak.
Joseba Insausti artzaia, gaur Ordiziako Udalaren eta Idiazabal Gaztaren Kofradiaren aitortza jaso duena.
Pako Etxeberria, Txema Faus eta Fermin Leizaola, Aranzadi Zientzia Elkarteko Lehendakari eta ordezkariak.
Xabier Martinez Sukaldaria.
Karmele Murua, Felix Goiburu, Jesus Ansola (Mausitxa), Nicolas Remiro eta Juanjo Aranburu artzainak.
Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiako kofradeak

Ordizia jendez gainezka


Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.
Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.

AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2016 -- ARTZAIN EGUNA
2016ko martxoaren 30ean.

ESNE KONTROLEKO AHARIEN TXAPELKETA
Emaitzak
MUTUR BELTZAK
Arkumetan
J Etxezarreta Anaiak (Zerain)
Bildotsetan
J Etxezarreta Anaiak (Zerain)
Zaharretan
Olazagibel baserria (Idiazabal)
MUTUR GORRIAK
Arkumetan
Galtzata Baserria (Oiartzun)Bildotsetan
Bildotsetan
Baztarrika Baserria. (Gabiria)
Zaharretan
Gomiztegi Baserria (Oñati).

ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA
Mutur Beltza
Errape onena arditan:
Aizpea baserria (Olaberria)
Errape onena bildotsetan:
Aizpea baserria (Olaberria)
Mutur Gorria
Errape onena arditan:
Baztarrika Baserria (Gabiria)
Errape onena bildotsetan:
Gomiztegi baserria (Oñati)

AHARIEN XVIII LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA, ORDIZIA
GORRITAN
Arkumeak (urte bat baino gazteagoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Miguel Amiano (Altzo)
Bildotsak (bat eta bi urte bitartekoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Resurrección Balerdi (Altzo).
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2 Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
MUTUR BELTZA
Arkumeak (urte bat baino gazteagoak):
1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
Bildotsak (bat eta bi urte bitartekoak):
1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
Ahari Zaharrak (bi urtetik gorakoak)
1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)