Skip to main content

Euskal Herriko XVIII. Txistor Lehiaketaren emaitza

16 Abendua 2015

 

EUSKAL HERRIKO TXISTORRA HOBERENA, ZARAUZKOA. ZARAUZKO GESALAGA AURREPRESTATUAK IRABAZLE GAURKOAN


Zarauzko Gesalaga aurreprestatuak izan da Ordizian irabazle gaur, abenduak 16, ospatu den Euskal Herriko XVIII. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Tolosako Muñagorri Harategiak (2garrena) eta Aiako Txarri Txiki Harategiak (3garrena). Bestalde, Segurako Ondarre harategiak (4garrena) eta Oiartzungo Embutidos Etxekoak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 46 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak horrela banaturik: Gipuzkoako 34 eta Nafarroako 12.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Jose Juan Castillo, Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Roberto Ruiz (Frontón Jatetxea, Tolosa), Iker Markinez (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe jatetxea, Zaldibia), Eukene Navío (Hotel-Restaurante Castillo), Juanma Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak, Luis Mokoroa (Euskal Gastronomia Anaiartea) eta Sonia Tapia (Aholkulari gastronomikoa).

Gipuzkoako Harakinen elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute lehiaketa.
Informazioa:
Gesalaga aurreprestatuak - Zarautz 629711488
Muñagorri Harategia - Tolosa 605726929
Txarri Txiki – Aia 600587042
Ondarre harategia - Segura 635758375
Embutidos Etxekoak – Oiartzun 646864908