Berriak

artzaineguna2013

Ordizian 2013ko feri berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 3an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Ana Larrañaga, Fitur Nazioarteko Turismo Azokako zuzendariaren eskutik.

Informazio gehiago

txistorralehiaketa2012irabazleakweb

EUSKADIKO TXISTORRA HOBERENA, BERRIRO AZPEITIARA. BALENTIN ODRIOZOLAK IRABAZI DU BIGARRENEZ.

Azpeitiako Balentin Odriozola harakinak irabazi du bigarren urtean segidan Ordizian gaur, abenduak 12, izan den Euskadiko XV. Txistor-lehiaketa. Txapeldunaz gain, diploma bana jaso dituzte Asteasuko Jose Mª Beldarrain (2garrena), Orioko Ignacio Oliden (3garrena), Ordiziako Nicolás Lasa (4garrena) eta Iruñeako “Carniceria Eduardo” (5garrena). Guztira 43 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak horrela banaturik: Gipuzkoako 31 eta Nafarroako 12.

Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondoko sukaldariek osatu dute: Isaac Salaberria (Fagollaga Jatetxea, Hernani), Ahizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea, Donostia), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Daniel Peckar (cocinero-sommelier argentino), Sonia Tapia (Solana4 Tolosa), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia), Kontxi Mujika, Ordiziako Oiangu Tabernako sukaldari ohia, Juan Perez (Castillo Hoteleko sukaldaria), Iker Markinez (Kuko Jatetxea- Ormaiztegi) eta Ignacio  Soto  (Restaurante “El bocado de Arzak” – Donostia)

Gipuzkoako Harakinen elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute lehiaketa.

Informazioa:

Balentín Odriozola 943 81 10 15 / 665 71 76 57

Jose Mª Beldarían – Asteasu 943 691918

Ignacio Oliden – Orio  943 831086

Lasa harategia – Ordizia 943880073

Carnicera Eduardo – Iruñea 948252812

odolkilehiaketa2012web

ORDIZIA

GIPUZKOAKO XIV. ODOLKI TXAPELKETA

Beasaingo Jose Manuel Olano (Olano Harategia) harakinak irabazi du gaur goizean, Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa. Guztira 16 egile aurkeztu dira lehiaketara: Orioko hiru, Beasaingo hiru, Ordiziako bi eta gainontzekoak Aia. Ataun, Ezkio-Itsaso, Mutriki, Zumarraga, Tolosa, Arrasate eta Zumaiakoak ziren.

Sarituak izan dira baita: 2. Jesús Mari Deba (Ezkio-Itsaso); 3. Obrador Loidi (Orio) ; 4. Iñaki Zubeldia (Beasain) eta 5. Txarri-Txiki (Aia)

Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu zuen Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako "sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.

Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu zituen aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu zuten epaimahaia: Jose Juan Castillo, Joxean Eizmendi (Ilarra jatetxea -Donostia), Asier Abal (Bere bera Jatetxea-Donostia)Jose Manuel Garmendia (Kattalin Eretegia-Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi jatetxea -Ordizia), Kontxi Mujika (Oiangu Taberna Ordizia), Benita Mujika (Oiangu Taberna -Ordizia) , Juan Perez (Castillo Jatetxea -Olaberria) eta Dani Peckar (sukaldaria eta somelier argentindarra).

Kontakturako telefonoak:

Jose Manuel Olano 943880788

Deba: 943721710

Obrador Loidi 943832565

gabonetakoazokaaurkezpenaweb

ORDIZIA

2012ko EGUBERRIETAKO AZOKA BEREZIA

Abenduaren 26an, asteazkena.

Datorren asteazkenean, abenduaren 26an, Eguberrietako aparteko azoka izango da Ordizian. Hau da, urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan bosgarrena eta urteko azkena; azoka berezi hau bikaina eta salerosketan mugimendu dezentekoa izan ohi da, ospakizun egun hauetako mahaia hornitzera begira.

Beste behin Ordizia azoka leku eta baserritar produktuen erakusleiho zabalenean bihurtuko da, erosle eta saltzaileen arteko elkargune.

Datorren asteazkenean Ordizian Goizeko lehen ordutik aurrera, Beti Alai pilotalekuan kapoi, antzar eta indioilar erakusketa izango da. Eta horien ondoan ez da faltako pottoka eta txahalik.

Plaza Nagusian asteroko azoka izango da eta bertaratzen den guztiak bertan egiten duen 5€ko erosketa bakoitzeko 1€bateko deskontu txartela lortuko du plazako beste postu batean egiten duen 5€tako erosketatik deskontatzeko aukerarekin urtarrilaren 30a arte. Eta pare parean, eguerdiko 12.00tan, Udaletxe azpiko arkupeetan 2012 urtean zehar Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Gazta ekoizleek merezitako errekonozimendua jasoko dute (sarituen zerrenda atxikitzen dugu). Justu ekitaldi honen aurretik, goizeko 11.00tan Idiazabal Jatorri Izendapeneko dastaketa batzordeko teknikari den Bittor Rodriguezek gidatuta gazta dastatze komentatu bat burutuko da eta Ordiziako lehiaketa 2003an irabazitako Pascual Lopez de Uralde artzaiak gazta zuzenean nola egiten duen ikusteko aukera ere izango da.

Garagartza Plaza berriz, erakusketa gune bihurtuko da, Euskal Herriko errege-sagar bertako fruitu lehorren eta bestelako frutaren erakusketa zein txerri erakusketarekin. Inguru berean, Ordiziako aparteko azoka zabal horretan eskuz landutako produktuek ere, bere lekua izango dute: foie-grasa, eztia, gazta, ogia, gozokiak,...

Azokaren V. Mendeurrenari amaiera ematen ari garen honetan, Lemniskata Zientzia Elkartearen lankidetzarekin Ordiziako Azokan ohiko ditugun hainbat produkturen jatorrian murgiltzeko aukera izango dugu. Aparteko Azoka honetako puntu desberdinetan kokatuko dugu produktu hauei buruzko informazio fitxa bana, bakoitzaren amaieran galdera bera errepikatuko delarik: Produktu hau Ordiziako Azokan aurkitzerik ba al zegoen orain dela 500 urte? Produktu guzti hauetatik 5 produkturi dagokion erantzun zuzena D´elikatuz Zentroan ematen duen orok, bertako produktu lote bat eskuratzeko zozketan parte hartuko du.

Azkenik aipatu, D´elikatuzen eta San Telmo Museoak utzitako edukiekin "Munduko Merkatuak" Erakusketa izango dela ikusgai abenduak 30 arte. Bocado Taldeak antolaturiko eraskusketa da Mikel Alonsoren argazkiekin.

Zalantzarik gabe, goiz eder eta atsegina pasatzeko aukera bikaina izango du Eguberrietako azoka berezi honetara, asteazkenean, hilak 26, Ordiziara etortzen denak.

txistorralehiaketa2012web

Santo Tomas atarian Txistorrik hoberena aukeratuko da berriro ere Ordizian

Harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatu du "Euskadiko XV. Txistor-Lehiaketa

Ordizia, PLAZA NAGUSIA (Udaletxeko arkupetan), ABENDUAREN 12a- 10.30 h.

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskadiko XV. Txistor-Lehiaketa egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 12. Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera. Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da.. Iaz 46 harakinek eman zuten izena eta aurten partehartzaile kopuru bera espero da..

Txistorra egiten duten profesionalek parte har dezakete Ordiziako txapelketan. Partehartzaile bakoitzak, berak egiten duela egiaztatu eta gero, proba egin behar den bezperako arratsaldean, kultur etxean 20.00ak baino lehen. Hestebete kiloa eraman beharko du (6 txirikorda).

Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan.

Atal horietan lortutako puntuekin jakingo dugu zein izango den Euskadiko hamabostgarren txapelketan garaile, eta hori egiaztatuko duen garaikurra jasoko du. Epaimahaiak, gainera, beste lau diploma emango ditu.

Epaimahaia ondoko sukaldariak osatuko dute : Ixak Salaberria (Fagollaga Jatetxea, Hernani), Ahizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea, Donostia); Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Ruben Trincado (Mirador de Ulía Jatetxea, Donostia), Sonia Tapia (Sola 4, Tolosa), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia), Kontxi eta Benita Mujika, Ordiziako Oiangu Taberna ahizpak eta Juan Perez (Castillo Hoteleko sukaldaria)

Txapelketa-mota horiekin bertakoak diren produktuen aldeko arreta piztu nahi da, eta, aldi berean, kontsumitzaileek estimatzen duten kalitateko produktuak eginaraztea artisauei.

Txerri-hilketarekin lotzen da txistorra, eta oso erro sendoak ditu Euskal Herrian eta Gipuzkoan batez ere, San Tomas eguna txistorraren eta txerriaren inguruan ospatzen baita. Usadioko txerri-hilketan gizonezkoen lana zen txerria hiltzea eta emakumezkoena berriz, gainerakoa, esate baterako, odolkiak, lukainkak...egitea, horretarako giharra txikitu eta gatza, piperbeltza eta abar botatzen zioten. Txistorra egiteko txerri-haragia eta urdaia behar da, gatza, baratxuria eta piperrautsa. Hori dena, ardi edo arkume-hestean sartu eta egurasten uzten da egun batzutan.

Aurreko 14 edizioetako irabazleak:

1998 - Pedro Jesús Alberdi (Donostia)

1999 - Manuel Arresti (Getaria)

2000 – Carlos Lekube (Aia)

2001 – Manuel Barandiaran (Ordizia)

2002 – Patxi Larrañaga (Lasarte)

2003 – Fernando Saralegui (Zumarraga)

2004 – Cristóbal González (Andoain)

2005 – Nicolas Lasa (Ordizia)

2006 – Etxekoa (Oiartzun)

2007 – Carnicería Sebastián (Altsasu)

2008 – Patxi Larrañaga (Lasarte)

2009 – Juan Jose Aldasoro (Altsasu)

2010 – Jose Luis Muñagorri (Tolosa)

2011 – Balentin Odriozola (Azpeitia)

odolki web

ORDIZIA

ASTEAZKENA , Azaroak 28, PLAZA NAGUSIA 11.00etan

GIPUZKOAKO ODOLKI XIV. LEHIAKETA

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 28an, Ordizian. Txerri-harakin eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako Odolki XIV. lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak egiaztagiria eta garaikurra jasoko du sari hori irabazi duela ziurtatzen duena, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma.

Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia arloko adituez osatuko da. Aurtengoan, denak dira sukaldariak. Hala, Ordizian izango dira: : Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Ruben Trincado (Mirador de Ulía Jatetxea, Donostia), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia) eta Kontxi eta Benita Mujika, Ordiziako Oiangu Taberna ahizpak, Juan Rodriguez (Hotel Castillo-Olaberria) eta José Juan Castillo.

Odolkia dastatzerakoan, azken batean, txiki-txiki eginda doazen osagaien artean oreka behar du: osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen. Barazkiek berdin samar txikituta egon behar dute.

Lehiaketa honen bitartez, betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, kontsumitzaileari aukeran zer nolako produktua duen erreferentzia argi bat eman nahi zaio, baita gipuzkoar odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini ere

Gipuzkoako XIV. Odolki lehiaketa

- OINARRIAK -

1.- Lehiaketa honetan odolkia barazkiz, hau da Gipuzkoako odolkia egiten duen Euskadiko edozein herritan lizentzia fiskala duen odolki egile txikizkari, txerri-harakin eta harakinek har dezake parte. Beti ere 2. puntuan zehazten dena erabat betetzen badu.

2.- Gipuzkoako Odolkia bakarrik honako osagai hauek dituena da: tipula, porrua, odola, txerri gantza eta dagokion espeziak. Eta, noski, dena heste naturala erabiliz.

3.- Izena emateko hil honen 27a (asteartea) baino lehen nahitaez deitu behar dute honako telefono zenbaki hauetako batera: 943.272128 edo 943.27 76 62 (Txerri-harakin eta harakinen gremioaren Donostiako egoitza). Bertan hartuko zaizkio parte hartu nahi duenari izen-abizenak eta helbidea.

4.- Parte hartzaile bakoitzak lehiaketa bezperan BOST ODOLKI emango dizkie antolatzaileei. Harakinen gremioak mezularia bidaliko die parte hartzaileei odolkiak jasotzeko.

5.- Epaimahaiak dagokion dastaketa taula erabiliko du bere erabakia emateko.

6.- Epaimahaia sukaldaritza alorreko adituek osatuko dute.

7.- Irabazlea punturik gehien biltzen dituena izango da eta lehen saria ezin izango da hutsik geratu.

8.- Antolatzaileek sari hauek banatuko dituzte: Lehenengo saria, garaikur ziurtagiria eta diploma. Eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnek diploma eta garaikurra izango dute. Laugarren eta bosgarrenak diploma

9.- Lehiaketa 2012ko azaroaren 28an da, goizeko 11.00etan, Ordiziako plaza Nagusian.

QR AZOKAweb

Aurtengo Gabonetako Azoka berezia Azoka Birtuala eta ekoizleen aurkezpen digitalarekin jantzia etorriko da!

Sakoneko informazio puntu baten bidez, Ordiziako azokaren historia, istorioak, atzoko eta gaurko azoka, ekoizleak, eta abar, erakutsiko dira Udaletxe azpian.

Azokak beste hizkuntza garatu du, komunikabide digitala erabiliz, belaunaldi berriekin konektatzea bilatuz, bezero berrietara iritsi asmoz. Beren erakusleihoa mundura zabalduz, telefono mugikorretara egokituriko aplikazioa sortu da, kontsumitzaile eta lehenengo sektorekoei erreferentziazko gerta dakien. Aplikazioak, baserritarrek ahotsa badutela adierazten du, produktuen deskripzio, preskripzio, prezio minimoa eta altuenak jasoaz, eta zein ekoizleren eskutik eskura daitezkeen adieraziaz doako aplikazio praktikoa argitaratu da Android eta Apple sistemetarako egokitua. Behingoz, gure lurreko mozkina, garaian garaiko produktuak zeintzuk diren ez da teorizazio batetik etorriko, azokan azaldu ahala bertan jasoko baitira "berriak" eta "sasoiko"-en atalean.

Goizean zehar udaletxeko arkupetan stand bat izango da guzti hauek jendeari erakutsiz.

Azoka, baserria eta hiritarren arteko zubi den hau, luzatzea bilatzen dugu, beste dimentsio bat eman zaio, honekin nekazaritzako azpisektore guztiei plataforma honetan elkarlana egitera deituaz. Beren ahotsak azokako

baserritarrenarekin bateratzea bilatuz, ekimenak bere bilakaera 2013an izatea ikusten da udal, entitate eta ezkoile desberdinen eskutik.

Hain zuzen, azokaren atzean hamaika baserritar badelako, urteetan Ordiziara etorriz eskualdeko biztanleak elikatzeari erantzunez, belaunaldiz belaunaldi gure etxeak hornituaz, ibili dabiltzanak. Hauek ere badute beren aurkezpen txartela, salmenta gunearen informazio puntua eta beren ekoizle Currikulum digitala, zer saltzen duten, azokarekiko lotura, baserriaren kokapena eta abar ezaugarri jasotzen dituen fitxa digitalarekin. Hauek telefono programan bertan azaltzen dira, bai eta sakoneko informazio puntuan, (gerora D'elikatuz zentroan izango dena ikusgai).

protagonistasgipuzkoa

Ordiziako Azokak Punto Radioren eskutik jaso du Gure Historiari Saria izenburupean Protagonistas Gipuzkoa 2012 sarietako bat. Ordiziako Azokaz gain sarituak izan dira, Jose Maria Olazabal golf  jokalaria, Francisco Etxeberria forensea, Alberto Iglesias konpositorea, Golden Apple Quartet, Pello Guibelalde enpresaria, "Un país para comérselo" programak Juan Echanoveren eskutik Gipuzkoari buruz egindako kapitulua, Gorka Otxoa aktorea, Roberto Uriarte Londres Hoteleko Zuzendari ohia eta Albako Duquesa.

cartel queso y vino 2012

Ardo eta Gazta zaporeak bilduko ditu Ordiziak larunbatean

Ordiziak Gazta eta Ardoen V. Feria ospatuko du datorren larunbatean. Honekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXV. edizioa egingo da, eta artisauak ere izango dira Ordiziako Plaza Nagusiaren inguruan.

Izendapen desberdin eta penintsula osoko gazta eta ardoak berriro bilduko dira Plaza Nagusian, larunbatean zehar, 11.00etatik 14.30etara eta 18.00etatik 21.30etara.

Ardoen jatorria anitza izango da ere aurtengo edizioan. Nafarroa, Errioxa, Arabako Errioxa, Ribera del Duero, Toledo, Toro, Rueda, Somontano, Extremadura, Lanzarote eta La Manchako ardo beltz, gorri eta zuriak izango dira. Katalunyako cavak eta Argentinako ardoak ere izango dituzte bere tokia ferian. Hau da, penintsulako eskaintza handi eta apartaren selekzio ordezkatzailea.

Txapeldunen txapelduna

Bikote perfektua osatuz, ardoak gaztarekin konpartituko du protagonismoa. Aurreko urteetan, 'Ordizia Txapeldun' gazta lehiaketarekin egin ohi du bat ardo feriak. Aurten ere horrela egingo da. Izan ere, azken hamar urteetako (2003tik 2012rako) Iraileko, Ordiziako Ardi Latxaren gazta lehiaketako irabazleak euren artean lehiatuko dira. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Lehiaketa larunbatean 11:30etan izango da eta honako artzainak bilduko dira: 2003.- Pascual Lopez de Uralde (Larrea); 2004.- Angel Errasti Oñaederra (Ardi Gazta Kooperatiba-Azpeitia) ; 2005, 2007 eta 2009 .- Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar) hiru lote; 2006 eta 2010 J. Aranburu Elkartea (Idiazabal) 2 lote ; 2008 eta 2011 - Ricardo Remiro Aguirre (Eulate) 2 lote eta azkena 2012ko irabazlea, Jon Etxebarria Etxebarria (Zeanuri).

Hiru lote hoberenak diru-saria jasoko dute: 475 euro irabazleak, 315 bigarrenak eta 210 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu baino gehiago lortuz gero.

Epaimahaia honakoek osatuko dute: Juan Mari Arzak (Arzak Jatetxea-Donostia), Ahizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea-Donostia) eta Javier Díaz (Iruñeako "Alhambra" jatetxea) sukaldariek; Mikel Zeberio eta Felix Ibargutxi kazetariek, Maider Unda artzaina eta olinpiar domina, eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko Jose Ramón Agiriano eta Patxi Perez Elortondo teknikariek. Lehiaketaren presidente bezala Jose Juan Castillo sukaldaria arituko da.

Idiazabal, oso ondo lagunduta

Hala, Idiazabal gazta ez da egun horretan egingo den Gazta eta Ardoaren V. Feria horretan izango den gazta bakarra. Kasu horretan ere ardi, behi eta ahuntz esnez egindako gazta dastatu eta/edo eros daiteke, hainbat autonomia erkidegoetan sorturikoak. Erronkari, Kantabria, Asturias, Galizia, Katalunia, Murtzia, Extremadura, Gaztela..., eta Iparralde eta Frantziako gaztak ere izango dira.

Jateko ez dira gazta bakarrik egongo, beste "delikatessen" batzuk era izango dira dastagai: urdaiazpikoa, txorizo, foie, txokolatea, olioak, Unanue Gozotegiaren pastak eta pastelak, kontserbak.... eta horiekin batera artisau produktuak ikusgai eta salmentarako izango dira, besteak beste, xaboiak, bitxiak, larrugintza, pilotak, beira, haur jantziak, egurrezko jostailuak, koadernaketa, zeramika, egurrezko lanak, papera...

Hitzordu erakargarria larunbata honetan Ordizian.

Orrialdea 13/19