Berriak

Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiei aitortza ekitaldia

gaztandegieieskertza2016web

 

2016 URTEAN NAZIOARTE MAILAN SARITUAK IZAN DIREN IDIAZABAL J.I. GAZTANDEGIEI AITORTZA EKITALDIA
Idiazabal gaztak nazioartean izan duen arrakastaren aurkezpena, beste urte batez, mundu mailako onenen artean.
Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren baitan, Idiazabal Jatorri Izendapenak, ohore handiz ospatu du, Ordiziako IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIAREkin elkarlanean, 2016an Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegien aitortza ekitaldia. Izaro Iraetak aurkeztu du ekitaldia, erakundeetako ordezkariak lagun zituela (Ordiziako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua...) eta gaurko protagonistak izan diren gaztagile sarituak zoriondu nahi izan dituzten beste hainbat lagun.
Ekitaldia Goierriko Bertso Eskolako bertsolarien bina bertsorekin hasi da, ondoren Idiazabal Jatorri Izendapeneko Jose Mari Ustarrozek, gaztandegiei eskertza hitzak zuzendu dizkielarik, Jatorri Izendapena eta Idiazabal Gaztaren sustapenean egiten duten lanagatik.
Ondoren, Izaro Iraetak, banan banan saritu guztiak aurkeztu ditu, ospatu den azken Lehiaketatik hasiz:
Donostian azaroaren 16an ospatu zen World Cheese Awards, nazioarteko lehiaketa entzutetsuan lortutako diplomak emateko aukera izan da gaurkoa.
Hamargarren urtea da Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek WORLD CHEESE AWARDS lehiaketan parte hartzen dutela eta aurreko urteetako bezain emaitza bikainak ateratzen dituztela. Azpimarratzekoa da aurtengoan ere SUPER URREA bi sari bat eraman dutela eta horrelako errekonozimenduak artzaiak bere eguneroko lanean jarraitzera animatzen dituela.
Emaitza ezinhobea izan da aurtengoan 98 domina lortuz: Super Urrezko 2, Urrezko 17, zilarrezko 33, brontzezko 44 eta artisau gazta onenari beste 2.

Bestel lehiaketan hauetan ere sariak jaso dituzte: VIC-en ospatu den Lactium, Artisau Gazten IV. Lehiaketa, 2016 "Gourmet Quesos" lehiaketa,  eta Seu DĀ“Urgell-en ospatutako Pirioniotako Artisau Gazten Lehiaketa.


Aipamen berezia merezi du Great Taste Awards 2016 lehiaketan Munduko 50 jaki hoberenen artean sartzea lortu duen Elgoibarko Mausitxa Gaztandegiak.

SARIEN ZERRENDA