Berriak

kartelErdiAroFeria2019

Professional History elkarteak eta herriko taldeek berritutako Erdi Aroko azoka berezia egingo dute larunbatean eta igandean.


Erdi Aroko azoka berezia ospatuko da Ordizian asteburuan. Eta berrikuntzekin dator XXIV. edizioa. Esate baterako, Udalarekin elkarlanean antolakuntzan ari den elkartea, Professional History elkarte nafarra, eta berak proposaturiko hainbat artisautza postu eta ekintza. Edizio honetako xehetasunak agertu dituzte prentsa aurrean udal arduradunek, Jose Miguel Santamaria alkateak eta feria berezietako zinegotziak, Arantxa Fernandezek, Professional Historyko ordezkaria den Michel Redradok eta Ordiziako merkatarien ordezkariek eta arloko zinegotziak, Josi Iturriozek.

Alkateak edizio honetan berrikuntzak eskainiko direla azpimarratu du eta Ordiziako talde eta merkatarien parte-hartzea goraipatu du. Hala, ’herriko 15 merkatariek garaiko itxura hartu eta euren produktuak kalera aterako dituzte’. Arku Tiraketa taldeak erakustaldiak egingo ditu larunbatean goizean eta arratsaldean frontoi txikian eta hainbat kultur taldeek ‘feria babestu eta protagonizatuko dute’ une batzuetan. Beti Argi Banda, Laguntasuna Errondaila, Ordiziako Musika Eskola, Urrup Antzerki taldea eta Urdaneta eta Amets Bide dantza taldeek hartuko dute parte.

Artisauak eta komikoak

Redradok Professional History berak ordezkatzen duen taldea aurkeztu du. ‘Disziplina historiko ugari eta desberdinetan aditua den kualifikazio handiko artista gazte talde batek eta bizitza osoko esperientzia duten artisau tradizional desberdinak osatzen dugu elkartea’, dio. ‘Gure artearen eta ofizioen sustrai historikoetan sakontzeko pasioak eta publiko modernoari erakusteko nahiak batzen gaitu’. Euren burua definitzerakoan, ‘komiko modernoak’ direla dio, ‘herriz herri, kaleko jendearekin harreman zuzenean, gorte eta handikerietatik urrun ibili ziren haien ondorengo gara, eta harro gaude horretaz’.

Professional Historyren helburua da ‘gustuko dugun eta hobeto dakigun hori egitea: jolas nahia, ikerkuntza historikoa eta lan ona batzea gure bezero eta bisitariei esperientzia ahaztezina eskaintzeko’. Talde gisa 15 urtetik gorako esperientzia dute eta ikuskizun paregabe eta pertsonalizatua prestatzen dute, ikuskizun, tailer eta jarduera ugariez osatuta. Dena dela, feriaren muina eta izatearen arrazoia artisauak dira. 60 inguru gerturatuko dira Ordiziara, ofizio desberdinak erakutsiz. Euren lana gertutik ikusteaz gain, publikoak antolatuko diren tailerretan parte hartzeko eta ikasteko aukera izango du, bere eskuekin lan eginez.

Usainek, koloreek, musikak eta dekorazioak Ordiziako kasko historikoa eraldatuko du, Antzinara eramanez. Ekoizle eta artisauek herria hartuko dute euren jakiak eta berrikuntzak zuzenean eskaintzeko.

ERDI AROKO AZOKARAKO JARDUERA PROGRAMA

Larunbata, hilak 11

11:00 Kalejira, tropen desfilea, malabaristak, musikariak eta dantzariak.

11:00 Salmenta-postuak, lantegiak eta erakusketak irekitzea.

12:00 Azokaren inaugurazio-pregoia udaletxeko balkoitik. Arrano batek pergamino bat ekarriko du pregoilariaren eskuetara, eta horrenbestez, azoka inauguratuta geratuko da.

12:30 Katapulta-jaurtiketen erakusketa eta haurren gudu parte-hartzailea Zuhaiztian (Arboledan). Adituek gidaturik, gaztetxoenek benetako gerlari moduan borrokatu ahal izango dute, goma-aparrez egindako ezpatekin.

13:00 Zaldunen arteko borrokak eta arma-erakusketa, Zabala jauregiaren aurrean. Borroka errealak, ez koreografiatuak.

13:30 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela, Jose Migel Barandiaran Plazan.

14:00 Commedia dell’arte, Plaza Nagusian.

14:30 Magia-ikuskizun parte-hartzailea, elizaren parean.

17:00 Antzerki ibiltari parte-hartzailea: inkisidoreak herriko kaleetan barrena. Norbaitek jakitera eman du sorgin bat dabilela eskulangileen artean.

17:30 Bisita gidatua Erdi Aroko kanpamentura, Zuhaiztian.

18:30 Erdi Aroko musika-ikuskizuna aurrez aurre, eta sabel-dantza.

19:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela, Jose Migel Barandiaran Plazan.

19:30 Antzerki ibiltari parte-hartzailea: “Bandaloen altxorra/El Tesoro de los Bándalos”: Bandalo noble batek bere altxorra gorde zuen lurralde hauetan. Aktoreek gidaturik, gaztetxoenek hainbat proba gainditu beharko dituzte, urrezko txanponez beteriko kutxa topatu arte.

20:00 “Heretikoaren epaiketa/El juicio del hereje” biribilketa antzeztua. Heresia susmagarri bat atxilotu dute. Ikusleak plazan elkartuko dira epaiketa ikusteko (magia, komedia, dantza, suzko malabarrak, borrokak suzko ezpatekin, Erdi Aroko musika aurrez aurre eta queimada bertaratzen direnentzat). Ikuskizunak 40-50 minutu iraungo du, azokaren ibilbidearen arabera.

*Goizez eta arratsaldez arku-tiro erakusketa pilotaleku txikian.

Igandea, hilak 12

11:00 Kalejira: juglareek, malabaristek, dantzariek eta hainbat pertsonaia xelebrek azoka-egun berri bat iragarriko dute.

12:00 Commedia dell’arte. “Juglarearen jaiotza/El nacimiento del juglar”, Plaza Nagusian.

12:30 Zaldunen arteko borrokak eta arma-erakusketa, Zabala jauregiaren aurrean. Borroka erreala, ez koreografiatua.

13:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela.

13:30 Magia-ikuskizun parte-hartzaile, Lekuona Plazan.

14:00 Antzerki ibiltaria: zirujau bizarginak azokako kaleetan barrena ibiliko da eta gaixoak "sendatu" eta mirarizko edabeak salduko ditu.

14:30 Katapulta-jaurtiketen erakusketa eta bisita gidatua setio-makinen erakusketara, Zuhaiztian.

17:00 Kalejira: pertsonaiarik bitxienak azokara iritsi dira, eta beren kasa ibiliko dira. Erdi Aroko musika (zuzenean), malabarrak, dantza parte-hartzailea.

17:30 Commedia dell’arte. “Itsasoko dama/La dama del mar”, Plaza Nagusian.

18:00 Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela.

19:00 Zaldunen arteko borrokak, Zabala jauregiaren aurrean.

19:30 Bisita gidatua tortura-tresnen erakusketara, Lekuona Plazan.

20:00 Kalejira: mundua artean berria zen garai batetik etorritako antzinako izakiak; beren mezua zabaltzera datoz. “Basoko jauna/El señor del bosque” suzko ikuskizuna. Bufoien ikuskizuna: musika, dantza, magia, suzko malabarrak eta borrokak suzko ezpatekin, azokari amaiera emateko.

BI EGUNETAN

- Tortura-tresnen erakusketa: oinaze-zaldia, burdinazko dama, zepoak, eskuburdinak, Judasen sehaska... 40 pieza tamaina errealean (Lekuona PLazan).

- Erdi Aroko setio-makinen erakusketa, tamaina errealean: setio-dorrea, katapulta, trebutxeta, balista, ariete estalia (Zuhaiztian).

- Erdi Aroko armen erakusketa: ezpatak, lantzak, alabardak, ezkutuak, dagak, aizkorak, mazoak... 100dik gora pieza tamaina errealean, eskuz forjatuak (Zuhaiztian).

- Erdi Aroko kirurgia-tresnen erakusketa. Erakusketa bakarra, hirutan banaturik: gerrako kirurgia, zirujau-bizargin ibiltariak eta amatasuna (Zuhaiztian).

- Erdi Aroko kanpamendua. 5 dendako kanpamendua, tamaina errealean; armen eta kirurgia-tresnen erakusketa bat egongo da kanpamenduan. Horrez gain, Erdi Aroko kanpamenduen bizitzaren erakusketa bat egongo da ikusgai. Garai hartako lanabesak: pertzak, parrilak, erretegiak, mahaiak, bankuak (Zuhaiztian).

- Kaleak banderekin eta zutoihalekin apaintzea.

- Errementaritza-lantegia (Nikolas Lekuona Plazan).

- Erdi Aroko kaligrafiari buruzko lantegia (Plaza Nagusian).

- Erdi Aroko kartografiari buruzko lantegia (Plaza Nagusian).

- Joskintzako lantegia (Plaza Nagusian).

- Zahatoak egiteko lantegia (Elizaren parean).

- Antzinako esgrimari buruzko lantegia (Zuhaiztian).

- Kotagainekoei buruzko lantegia (Plaza Nagusian).

 

appHiria eta baserriak harreman estua mantendu duten landa ingurune batean, Ordiziko azoka produktuen salmentarako erreferentzia puntu izan da, bestelako saltokien salneurriak ezartzerakoan ere erreferente bihurtu delarik. Baserriek espezializazio eta ekoizpenean izan duten bilakaerak salmenta bide berrien garapena ekarri du, azoketako erreleboa zailduz. Hala ere, sektoreak dibertsifikazioa, ekoizpen ekologikoa eta salmenta zuzenaren garrantzia barneratu du berriro eta zentzu horretan euren produktuak balioan jartzeko azokek jokatu dezaketen papera.

Ezin dugu ahaztu, herrian sortutako zerbitzu eta merkataritza sareak azokak erakarritako erosleengan duela jatorria, elkar osatu eta indartzen den eskaintza baten orekara iritsi arte. Bai Ordiziako Azokak eta bai merkataritzak, saltoki fisikoaren errefortzu izango den “online” munduaren integrazioan dute erronka nagusietako bat.

Zentzu horretan, 2012an eta Ordiziako azokaren V. mendeurrenaren ospakizunekin bat, Ordiziako azokaren webgune berria aurkeztu zen: www.ordiziakoazoka.com, azokak irudikatzen duen guzti horren islada izango zen espazio bat eskeini asmoz: ekoizleari, produktuari eta produktu hori lantzen den inguruneari aitortza, horretaz gain asteazkenero puntualki salneurrien berri emanez. Honekin batera, “Ordiziako Azoka” mugikorretarako app-a ere aurkeztu zen helburu garbi batekin: Ordiziako Azoka, salneurrien ezarpenean erreferente nagusi izatea, Gipuzkoa eta Euskadi mailan. Horretarako, azokan presente dauden produktu desberdinak aztertu eta kontsumitzaileen interesak kontutan hartuz, ondorengo taldeak zehaztu ziren: garaiko produktuak / berriak / perretxikuak / arkumea/ gazta. Hauetako batean aldaketarik balego, kontsumitzaileak jakinarazpena jasoko luke bere mugikorrean. Doako aplikazio hau euskeraz eta gazteleraz garatu zen, asteazkenero azokan ezartzen diren salneurrien inguruko informazioa modu errez eta erakargarri batean eskuragarri jarriz.

 2018an 750. urteurrena ospatu duen herriaren historian ezinbesteko garrantzia izan duen azokaren neurrira egindako bertsio moderno eta eguneratuago bat landu dugu oraingoan bi erakusleiho birtual hauentzat. Proiektu hau Goimen Landa Garapen Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Orekako Departamenduaren babesarekin burutu da.

www.ordiziakoazoka.eus

Azokako webgune berriak, protagonismo berezia ematen die azokako salneurriei eta asteazkenero azokaren bueltan sortzen diren albiste eta nobedadeei, albisteen orrian alde batetik bai eta Facebook, twitter eta Instagram kontuetan ere. Honetaz gain, bere historian zehar ibilaldia egin dezakegu, azokako ekoizleak eta azokan duten kokapena banan banan ezagutu , edo bertan erositako produktuekin egindako errezeta goxoez gozatu. Ordizian ospatzen diren azoka bereziek ere atal berezia dute hauen inguruko informazio zabalarekin.
Orri berri honi lotuta sortzen da mugikorrerako “Ordiziako Azoka” aplikazioaren bertsio berria (Android eta IOS sistemetan eskuragarri), gure poltsikoan azokari buruzko informazio eguneratua eramateko aukera emanez. Berritasun nagusi bezela, Azoka komunitatearen parte izateko aukera, azokari buruzko informazioa konkretua jaso, elkarbanatu eta ekarpenak egiteko aukerarekin. Bestalde, 2019ko lehen seihilekoan zehar martxan jarriko den “Ni ere Azokara” zerbitzua, non astero azokako produktuekin osatutako saskia eskuratzeko aukera egongo den, garaiko produktu onenekin. Azken finean, azokako produktua kontsumitzailearen eskura jartzea da gure xedea, informazioa ahalik eta eskuragarrien jarriz eta produktura heltzeko kanal edo bide berriak eraikiz. EROSI ORDIZIAN, EROSI AZOKAN. (Goiko argazkia: Goierriko Hitza)

odolki2018Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Mujika Odolkiak de Ordizia, Urmeneta Harategia de Zegama, Pili Harategia de Zaldibia eta Kepa Harategia de Orio Gipuzkoa osotik etorritako 22 egile aurkeztu dira lehiaketara.

 

Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu du Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak Ordiziako Udalarekin batera eta txerri-harakin eta harakin gremioaren laguntzarekin antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako “sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.

Gaur aukera izango dugu Azokan bertan odolkia nola egiten den ikusteko, Mutiloako Juanita Murgiondoren eskutik.
Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: Aizpea Oihaneder (Xarma Cook & Culture, Donostia), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Juan Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Amaia Blazquez (Tximista Sagardotegia, Ordizia); Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Kontxi Mujika tabernari ohia (Ordizia), Juanma Garmendia (Euskal Gastronomia Anaiartekoa eta FEGOGAko Lehendakaria), Josetxo Lizarreta irakaslea (Luis Irizar sukaldaritza eskola, Donostia), eta Nagore Arozena (Goierri Telebista) eta Ariane Vierbücher (Goierriko Hitza) kazetariak.

gaztamoztea2019IDIAZABAL GAZTA BERRIAK “USAIN ZORAGARRIA” DU
Aizpea Oihaneder sukaldariak “Usain Zoragarria” hartu dio gaur Ordizian moztu duen Idiazabal Gazta berriari, bereziki zoragarria gaurkoan beretzat. Hunkituta eman dio hasera Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari, artzaiak, sukaldariak eta ordezkaritza politiko zabalaren babesarekin.
Erregulartasun sariak Joseba Insausti artzain Ordiziarrak eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiak jaso dituzte eta JAKITEA elkartea izan da omendua bere hamargarren urteurrenean.
Batzar aretoa txiki geratu da beste behin. Udaleko ordezkariekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Hala, Arantxa Tapia, Ekonomia Garapen eta Azpiegituratako Sailburua, Bittor Oroz Jaurlaritzako Landa Garapeneko sailburuordeak eta Aldundiko Xabier Arruti Landa Garapen zuzendariak euren babesa eskaini diote artzainen lanari. Turismo arlokoak ere ez dira falta izan, horrela Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordea, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Diputatua eta Maite Cruzado Turismo Zuzendaria bertan izan dira. Hauekin batera, beste erakundeetako ordezkariak, JAKITEA elkarteko eta bestelako sukaldariak eta, bereziki, artzainak izan dira bertan. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak eta Jose Mari Uztarroz Idiazabal jatorri izendapeneko presidenteak ere hitza hartu dute. Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu dituzte denek eta euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsi dute.

 Gazta eta gehiago

Hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, hiru artaldek Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.
Ahari eta ardi erakusketara eta lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Beste behin, baita bildots erreak dastatzeko ere, ASPANOGI, Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkartearen alde.
Garagartza plazan bertan ile-mozketa erakustaldia ikusteko aukera egon da eta horretaz gain gazta egite erakustaldia eta mami dastaketa ere.

ARDI ETA AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2019 -- ARTZAIN EGUNA
Emaitzak

ARDI ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA

Muturbeltza
• Aizpea elkartea/Aizpea Baserria /Olaberria- Bildots Hoberena
• Aizpea elkartea/Aizpea Baserria-Ardi hoberena
Muturgorria
• Gomiztegi Kooperatiba/ Gomiztegi Baserria /Oñati-Bildots Hoberena
• Gomiztegi Kooperatiba/ Gomiztegi Baserria /Oñati- Ardi hoberena

EUSKAL HERRIKO LATXADUN ELKARTEA (E.L.E.)

AHARI LATXA MUTUR BELTZA
• Gaztañaditxulo-Ander Barandiaran (IDIAZABAL) Ahari Heldua
• Makatza-Aitor Mantxola (LEGAZPI)-Arkume aharia
• Makatza-Aitor Mantxola (LEGAZPI)-Bildots aharia
AHARI LATXA MUTUR GORRIA
• Gomiztegi-Gomiztegi KOOP. (OÑATI)-Ahari Heldua
• Galtzaga-Galtzaga S.C.-Arkume Aharia (Oiartzun )
• Galarraga-Begoña Galarraga (ERREZIL) Bildots aharia

AHARIEN XX. LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA
Mutur Gorria
Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Miguel Amiano. Bordaberri (Altzo), 2º Resurrección Balerdi. Etxe-Luze (Altzo).
Bildotsak (urte bat baino gehiagokoak). 1º Miguel Amiano. Bordaberri (Altzo), 2º Aitor Iztueta. Intzartzu. (Lazkao)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak) 1º Aitor Iztueta. Intzartzu. (Lazkao) 2º Aitor Iztueta. Intzartzu (Lazkao).
Mutur Beltza
Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
Bildotsak (urte bat baino gehiagokoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)

 

gabonetakoazoka1Eguraldia lagun, giro paregabean joan da aurtengoan Gabonetako Azoka Berezia. Hau da, urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena; azoka berezi hau bikaina eta salerosketan mugimendu dezentekoa izan delakoan gaude, mahaiaren inguruan ospatzen ditugun jaietarako despentsa bete ahal izateko.

Bertako produktuak atsegin dituztenentzat, Ordizia osoa bihurtu da orain ere azokaleku, erosle eta saltzaileen arteko elkargune. Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak, beste hainbat erakundeekin elkarlanean, erakusketak, lehiaketak eta ekintza ugari prestatu ditu goiz ederra igaro ahal izateko, eta jai giroan murgiltzeko.
2018 URTEAN NAZIOARTE MAILAN SARITUAK IZAN DIREN IDIAZABAL J.I. GAZTANDEGIEI AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren baitan, Idiazabal Jatorri Izendapenak, ohore handiz ospatu du, Ordiziako IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIAREkin elkarlanean, 2018an Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegien aitortza ekitaldia. Izaro Iraetak aurkeztu du ekitaldia, erakundeetako ordezkariak lagun zituela (Ordiziako Udala, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua...) eta gaurko protagonistak izan diren gaztagile sarituak zoriondu nahi izan dituzten beste hainbat lagun.
Ekitaldia Goierriko Bertso Eskolako bertsolarien bina bertsorekin hasi da ondoren erakundetako ordezkariek gaztandegiei eskertza hitzak zuzendu dizkietelarik, Jatorri Izendapena eta Idiazabal Gaztaren sustapenean egiten duten lanagatik. Ametsbide taldeko dantzariek Ordiziako txistularien laguntzaz dantzatu duten agurrak eta taldeko argazkiak eman dio amaiera ekitaldiari. Ekitaldian parte hartu dute Jose Mari Ustarroz, Idiazabal Jatorri Izendapeneko Lehendakariak, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako Sailburuordeak, Ignacio Gil, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Nekazaritza eta abeltzaintza zuzendariak, Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak eta Jesus Mari Ormaetxea, Idiazabal Gaztaren Kofradiako Maisu Handiak.
Izaro Iraetak, banan banan saritu guztiak aurkeztu ditu, ospatu den azken Lehiaketatik hasiz:
Hamabigarren urtea da Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek WORLD CHEESE AWARDS lehiaketan parte hartzen dutela eta aurreko urteetako bezain emaitza bikainak ateratzen dituztela. Emaitza ezinhobea izan da aurtengoan ere, 62 domina lortuz: Urrezko 13, zilarrezko 27, eta brontzezko 22
Beste lehiaketan hauetan ere sariak jaso dituzte: 2018 "Gourmet Quesos" lehiaketa, 2018 “Roma Saria” nazioarteko lehiaketa, Lyongo Farm Cheese Awards 2018, Seu D´Urgell-eko Pirinioetako Artisau Gazten lehiaketa, Zafrako Artisau gazten lehiaketa eta Great Taste 2018.

 

AZOKAKO SALTZAILEEI AGURRA ETA ESKERTZA
Gaurkoan pena handiz eta esker onez agur esan diegu urtetan Azokara etorri diren hiru saltzaileri, Juanita Lazkano, Jose Mari Arana eta Alcides Paz. Udalak oroigarri bana eman die hainbeste urtez azokara asteazkenero hutsik egin gabe etortzeagatik.

ordiziatxapeldun2018
ETXEAN GELDITU DA “ORDIZIA TXAPELDUN” XXXI. GAZTA LEHIAKETA. JOSEBA INSAUSTI ORDIZIARRAK URREZKO GAZTA ERAMAN DU.

Gaur asteazkena, urriak 17, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXXI. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoan Txapela etxean geratu da eta Joseba Insausti artzain Ordiziarrak lortu du garaipena. Maila izugarria izan da, izan ere lehen hiru gaztek 8ko puntuazioa gainditu dute eta Joseba Insaustirenak zortzi puntu eta erdiko muga errez gainditu du, merezimendu osoz Urrezko Gazta etxera eramanez.
azken hamar urteetako (2009tik 2018ra) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.
Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia), 2017ko irabazalea,Jose Luis Odriozola (Aia) eta azkenik aurtengo irabazlea, Julen Arburua (Lekaroz).
Ongorengoa izan da azken sailkapena:


1. Saria. Joseba Insausti, Otatza Gaztandegia (Ordizia).
2. Saria. Jesus Ansola, Mausitxa gaztandegia (Elgoibar).
3. Saria. Jon Etxebarria, Ipiñaburu gaztandegia. (Zeanuri).
Ondorengo diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.

 

Luxuzko Epaimahaia izan dugu oraingo honetan ere, Jose Juan Castillo lehendakari dutela ondorengo lagunek osatu dutena: Roberto Ruiz (Hika txakolindegia, Amasa) sukaldaria, Victoria Urresti eta Patxi Pérez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxi (Kazetaria) , Olatz Mitxelena (Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko koordinatzailea) eta Belen Balerdi, Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteko ordezkaria bere XXV. Urteurrenean

Artzain Eguna 01

  • 2.000 ardik baino gehiagok zeharkatuko dute herria
  • Aizpea Oihaneder sukaldari donostiarrak moztuko du gazta eta JAKITEA elkartea, omenduko da.
  • 2018 urteko Erregulartasun-kalitate sariak Otatza Gaztarekin Joseba Insausti (Ordizia, Gipuzkoa) eta Goiburu Gaztandegiak (Idiazabal, Gipuzkoa) jasoko dituzte.
  • “Arzak, Mundu osoa 4 koloretan margotua” erakusketa ikusgai D´elikatuz Zentroan.

 

Ordizian 2019ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da apirilaren 24an Ordizian. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz horretan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma Cook & Culture Jatetxeko sukaldariaren eskutik.

Ordiziako Udalak honako erakunde hauekin batera antolatu du azoka: ELE Latxa-ardiaren Gipuzkoako Elkartea, Lurgintza, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena, eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta,  Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen  saltokiak jarriko dira.

Aharien erakusketa-lehiaketa

Aurten, Garagartza plazan, 9:00etan hasita, latxa arrazako 50 bat artzainen aharien erakusketa-lehiaketa eta salmenta egingo da. Bertan, 200 abelburu inguru  izango dira ikusgai, zalantzarik gabe, Euskal Herriko erakusleiho garrantzitsuena gai horren inguruan, kalitate eta kopuruz Euskal Herriko bakarra. Aipatu, joan den urteko etenaldiaren ondoren berriro ere txapelketa berreskuratzeko pausoa eman dela.

Bi   motako animaliak izango dira erakusketa horretan: latxa mutur-gorriak eta latxa mutur-beltzak.    

Mutur-gorrien kasuan Aralar, Ernio, Izarraitz, Gabiria, Azpeitia edo Donostialdeko animaliak izango dira ikusgai.  Mutur-beltzetan, berriz, Urbia, Elgoibar, Legazpi, Ordizia, Zerain eta Oñati ingurukoak.

Garagartza Plazan gazta egingo da zuzenean haurren gozamenerako, nagusiki. Baina oso erakargarriak diren beste ekintzak ere izango dira. Esaterako, mamia dastatzea eta eguerdi partean ardien ile-mozketa, makinaz zein eskuz.

 
Transhumantzia birgogoratuz

Goizeko 11.00ak aldera, garai batean artaldeak negua bukatzen zenean mendira joateko herri barrutik igarotzen ziren bezala, Ordiziako Herri Zaharretik barrena ibiliko dira 2.000 ardi baino gehiago. Modu honetan antzinatik egin izan den eta denbora berriek zailtzen duten menditik haranerako eta alderantzizko desplazamendua gogoratuz, askok oinez eta errepidetatik egin behar izaten dutena. 

Eta artzain gehienak kamioiez Aralar edo Aizkorriko magaletara garraiatzen dituzten arren, badaude oraindik antzinako usadioa mantentzen dutenak, ordutegi zehatz eta ez ohikoetan beraien bidaia osatuz. Maiatzaren lehenengotik aurrera egin ahal izango dute mendiko larreetara buelta.

  

Aizpea Oihaneder eta JAKITEA Elkartea

 

11:15etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan, Donostiako Xarma Cook & Culture jatetxeko Aizpea Oihaneder sukaldariak gazta gaztea ebakiko du.  Baina, aldez aurretik, JAKITEA,  betiko sukaldaritzaren alde egiten duten sukaldarien elkarteari omenaldia egingo zaio , Idiazabal Gaztaren difusioan egindako lanagatik.

Baita, gaztaren erregulartasun-kalitate sariak banatuko zaizkie Ordiziako Joseba Insausti artzainari eta  Idiazabalgo Goiburu Gaztandegiari ere.

Ohitura den moduan, goiz guztian zehar  Garagartza Plazan 40 Euskolabel arkume burruntzian prestatuko ditu Karlos Ibarrondok. 11.30etatik aurrera arkume pintxoak salgai jarriko dira eta bildutako dirua ASPANOGIrentzat, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat, izango da.

Bisitariek  Idiazabal Pakete Gastronomikoaz gozatzeko aukera izango dute, non herriko bost jatetxek “Idiazabal Menu” paregabe bat gehi D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentrorako sarrera bat eskainiko duten, guztia 23 eurotan.

 “ARZAK, MUNDU OSOA 4 KOLORETAN MARGOTUA” ERAKUSKETA

 Apirilaren 15etik ekainaren16ra, “Arzak, Mundu osoa 4 koloretan margotua” erakusketa ikusgai izango da Ordiziako D´elikatuz Zentroan.

 

 EGITARAUA

 

9:00- Ahari eta ardien erakusketa Garagartza plazan.

Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Aizpea Oihaneder, Donostiako Xarma Cook & Culture jatetxeko sukaldariak ebakiko du gazta berria.

Aldez aurretik, JAKITEA, betiko sukaldaritzaren alde egiten duen elkartea  omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

11:30- Gazta egitea eta mamia dastatzea Garagartza plazan.

11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

***Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dira. Trikitilariek eta dultzaina-joleek alaituko dute herria. 

txistorralehiaketa2018Oñatiko J. Odriozola harategia izan da Ordizian irabazle gaur, abenduak 19, ospatu den Euskal Herriko XXI. Txistorra lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Asteasuko Joxe Mari Beldarrainek (2garrena) eta Olazagutiako Carnicería Pakok (3garrena). Bestalde, Huarteko Cárnicas Iriguibel (4garrena) eta Zegamako Oiarbide harategiak (5garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 42 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe jatetxeaMaite Retolaza (Oiharte sagardotegia, Zerain), Javier Diaz Zalduendo (Alhambra jatetxea, Iruña); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia(Ordiziako harakin ohiak), kontxita Mujika (Ordiziako ostalari ohia), Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza berriaren aitzindaria), Pablo Elizechea (Basque Culinary Center-eko irakaslea), Mikel Zeberio gastronomo eta irakaslea, Aitor Buendia (Radio Euskadiko “La ruta slow” saioko aurkezlea, Miriam Aranburu (Noticias de Gipuzkoako kazetaria) eta Ainhoa Ibañez (Goierri Telebistako “Onein” saioaren aurkezlea).


Lehen aldiz Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiaren lankidetzarekin antolatu da ekitaldi hau eta Roberto Ruiz sukaldaria jardun da txistorrak dastaketarako frijitzen.

 

 

Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak, Ordiziako Udalarekin batera eta txerri-harakin eta harakin gremioaren laguntzarekin antolatu dute lehiaketa.
Informazioa:


J.Odriozola – Oñati 943716211

Jose Mª Beldarrain – Asteasu 619270161

Pako Harategia – Olazti 609468225

Cárnicas Iriguibel – Huarte 948 330213

Oiarbide harategia – Zegama 943801680

 

erdiarokoazokakartela2018Erdi Aroko azokaren XXIII. edizioa egingo da larunbatean eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan

Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, berriro ere Erdi aroko edo Aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da. Aurten XXIII. edizioa ospatuko da, ‘Aintzinako Periak’ goiburupean.

Azken 23 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak, herritarrekin eta bisitariekin batera osatu dute gure “Antzinako Azoka”.

Ordiziak 1268. urtetik eta lehenago ere mota guztietako merkatariak ikusi ditu bere bideetan barrena igarotzen... artileak, Kantauriko postuak bilatzen baserriko produktuekin batera, gaztak...

Aste buru honetan ere 70 artisau-postutik gora izango dira herriko kaleetan: Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak... larrua, zeramika, loreak, xaboiak, arropa, ukenduak, artilea, poltsak, urregintza, kandelak, sendabelarrak"…

Asteburuaz nabarmendu behar dena jaia da, jai giroa. Azokan eta beste ekintzetan ere juglareak, trobalariak, ipuin kontalariak, tailer desberdinak, etab. Izango dira. Ordiziako arku tiraketa klubak erakustaldia egingo du frontoi txikian, baina ez da hori izango parte hartuko duen talde bakarra. Beste batzuek ere beraien hondar aletxoa jarriko dute egunak osatuagoak izan daitezen, hala nola: Beti Argi musika banda, Larrun-Arriko abesbatza, eta Urrup taldearen gorte berezia ere hartuko ditu Ordiziako kaleak.

Erdi Aroko Azokaren ekintzen baitan, eta 750. Urteurrenaren arira, Gure Iragana Elkarteak “Gaueko bisita Barrena Jauregira” ekimena antolatu du larunbaterako, gaueko 10:00tan. Bisitaria garaiko jauregiaren testuingurura eramango dute Gura Iragana elkartekoek. Horretarako, jauregiaren iluntasunaren kutsu misteriotsuaz baliatuko dira garaiko sentsazio eta itxura berreskuratzeko. Egoera horretaz baliatuz, ezezagunak diren hainbat gertakizun historiko eta istorio kontatuko dituzte. Hitzordua, larunbatean, gaueko 22.00tan, talde mugatuarekin.

Orrialdea 2/19