Perretxikuak garbitu eta zerrendatan moztu. Zartagi batean olio pixkatekin gorritu su bizian. Gorde Zartagi berean olio fondo bat jarri eta barazkiak fin fin moztuta ipini. Olioa hotza dagola jarriko ditugu barazkiak eta su motelean jarriko degu 10min. Ardoa eta ozpina bota. Aromatikak jarri. Ura gehitu. Eduki egosten 5min gehiago eta bukatzeko perretxikuak bota. Itzaldu sua. Prest!
Errezeta hau polentarekin dastatu genuen baina haragi eta arraien guarnizio modura dastatu daiteke. Probatu entsaladan baita ere!