Bixi puntua emateko espeziak, ezpeletako piperra edo iltzebelarra (klabo espezia)
PRESTAKETA
Lehenik krepak prestatuko ditugu. Nahasi irina, esnea, arrautzak, azukrea eta murtxiken azalak. Ikuttu exotikoa emateko, etxean duzuen infusio aromatikorenbat bota dezakezute, poltsa hautsita. Irabiatu ondo eta prestatu zartagi itxaspen-aurkako bat. Busti zartagia olioz, paper batekin adibidez eta utzi ondo berotzen. Bota ore goilarakada bat eta zabaldu zartagia mugituz, xuabe-xuabe. Ixkinak altxatzen direnean buelta eman espatula batez lagundurik. Minutu erdira prest dago plater batera ateratzeko. Krep guztiak patxadaz egin, estalita hozkailuan gorde ditzazkezute.
Murtxikak zatitu eta zartagi berdinean olio apur batekin gorritu su bizitan. Bota piper hautsa edo iltzebelarra hasieratik.
Platereratzeko, jarri krepa, puskatu gazta zati bat eskuekin eta ipini murtxika pixkat gainetik. Bukatzeko, eztia bota goilaraz lagunduta hari bat balitz bezela.