OSAGAIAK
- Patata berriak 500g
- Babak 200g
- Telleria gazta urdiña
- Bokarta gazituak
- Olibak beltz ala orlegiak
- Uraza edo kukuluak
- Oliba olioa
- Sagar ozpina
- Gatza
PRESTAKETA
Egosi patatak. Ur dexentez estali eta jarri irakiten. Egosita dauden jakiteko labana sartu eta errez ateratzen bada prest daude.
Bitartean, baba aleak egosi eta zuritu. Gorde.
Garbitu uraza edo kukuluak, lehortu eta moztu fin fin.
Zati txikitan moztu olibak eta bokartak.
Patata gazteak izanda, azal fina dutenez ez da beharrezkoa zuritzea. Zurituta gustoko baditugu epelean egin beharko da. Zatitu entsalada zerbitzatuko dugun ontzian.
Gehitu beste osagai guztiak; uraza, babak, olibak, bokartak eta gazta urdiña zati txikitan.
Entsalada olio-ozpindu, zuzendu gatza eta zerbitzatu.
Gozatu sagardo eder batekin!