Skip to main content

Orburuak soja saltsaren ozpinarekin eta shittake perretxikuekin

Elixabete Garcia (Toki Alai Jatetxea, Arama)

OSAGAIAK

  • Orburuak
  • Patata
  • Azenarioa 
  • Tipula 
  • Baratxuria
  • Soja saltsa
  • Shittake perretxikuak edo garaiko perretxikuak
  • Arrautza ekologikoaren gorringoa
  • Añanako gatza, piper beltza, oliba olioa

PRESTAKETA

Orburuak egosi 20 -25 minutu eta agudo hoztu ura izotzarekin. Geroko gorde.

Orburuen isatsekin eta patatakin pure bat egin, gatza eta piper beltza botaz.

Zartagin batean tipula eta azenarioa oso txikituta bigundu. Eginda dagoenean, soja saltsa zurruztatxo bat bota.

Ondoren, zartagian perretxikuak jarri baratxuriarekin eta 10 minutu eduki su ertainean.

Bukatzeko platera prestatu eta Añanako gatz ezkatak jarri gainetik.