Skip to main content

Ilar pestoa

OSAGAIAK

  • Ilar aletuak 200g
  • Idiazabal Gazta naturala 50-70g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Ura

PRESTAKETA

Ilarren tamainaren arabera teknika ezberdinak aplikatu ditzazkegu. Handiak badira, ur gazitan irakin bat ematea komeni da. Ura borborka hasten denean ilarrak bota eta minutu batez eduki bertan. Ondoren jaso eta irakindako uretik pixkat gorde.
Ilarrak txikitxoak badira, garbitu eta gordinik erabili ditzazkegu errezeta hontarako.

Ilarrak irabiagailuko potean jarri, gazta xehetu, gazt apur bat bota eta olio pittin bat jarri. Irabiatu pate textura lortu harte. Behar izanez gero ur pixka bat gehitu.

Prestaketa hau ogian zabalduta dastatu daiteke. Pasta eta arrozarekin ederki doa. Baita entsalada batean ozpin eta urarekin atondua egiteko.