Esnearen krema marrubi eta ozpinaren zukuz
- anoak: 4
- denbora: 30min
OSAGAIAK
Esnearen krema:
- Esne osoa, litro erdia
- Arto-irina, 40 gramo
- Azukrea, 60 gramo
- Laranja erdiaren azala
- Limoi erdiaren azala
- Lima erdiaren azala
- Kardamomoa, 5 unitate
- Banilla-landarea, laurden bat
- Kanela aldaxkaren laurdena
Ozpinaren zukua:
- Azukrea, 80 gramo
- Ura, 80 gramo
- Marrubi-purea, 160 gramo
- Modena ozpina, 40 ml
- Agar-agar, gramo 1
- Marrubiak, 400 gramo
- Azukrea, 100 gramo
- Menda-hosto batzuk
PRESTAKETA
Egin almibarra ura eta azukrea erabiliz. Gaineratu marrubi-purea, utzi egosten 2 minutuz. Gaineratu Modena ozpina eta agar-agarra eta utzi irakiten minutu batez. Iragazi eta hozten utzi.
Jarri 15 cl esne 50 gramo azukre eta elementu lurrintsuz infusiotan, 160 gradutara eta 15 minutuz. Bestalde, arto-irina eta geratzen den azukrea disolbatu sobratu zaigun esnetan (10 cl). Esnea iragazi eta irakiten jarri; disolbatutako arto-irina gaineratu eta utzi egosten 2 minutuz.
Jarri film plastikoz babestutako erretilu baten gainean 8 zentimetroko diametroa eta 2 zentimetroko altuera duten 4 uztai. Banatu krema 4 uztaietan eta estali film plastiko batekin. Hozten utzi.
Marrubiak garbitu eta 4 zatitan moztu. Azukrea gaineratu eta utzi ordu erdiz beratzen.
Aurkezpena: Kokatu esne hotzaren krema plater sakon batean. Lekutu beratutako marrubien aldamenean, ozpinaren zukuz gaineztatu eta dekoratu menda-hostoak erabiliz.
ELIKADURA TAULA
Energia | Proteinak | Lipidoak | Karbohidratoak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Kcal/ plater | EP/ egun | g | EP/ egun | g | EP/ egun | g | EP/ egun |
372 | %12-19 | 6,12 | %6-9 | 5,35 | %5-7 | 82,6 | %19-29 |
EZAUGARRIAK
- C bitamina asko duen platera, gehienbat osagai nagusia den marrubiari esker.
- Karbohidrato kopurua era handia da, nagusiki, funtsean adiziokoak diren azukreei esker.
- Esneari esker proteinak jasoko ditugu eta, batez ere, kaltzioa, gure hezurren osasunerako interesgarria dena.