Skip to main content

Borraja gozoa

OSAGAIAK

  • Borraja hostoak
  • Irina
  • Arrautza 1
  • Azukre edo eztia
  • Esnea, edari begetala edo ura
  • Kurkuma, kardamomoa, anixa…
  • Legami hautsa goilaratxo erdia
  • Ekilore olio frijitzeko

PRESTAKETA

Harrotu arrautza ezti goilarakada pare batekin.
Gehitu gustoko espezieak.
Gehitu esne katilu bat eta hasi irina botatzen nahasten duzun bitartean.
Gustoko textura topatzean, ez oso lodia ezta likidoegia, gehitu legami hautsa.

Berotu ekilore olioa zartagi zabal batean.

Borraja hostoak nahasketatik pasa eta frijitzen joan txandaka. Paper gainean xukatu eta bero zerbitzatu.