Skip to main content

Ordiziako Azokak takila adimentsuak eta leialtasun kanpaina aurkeztu ditu

13 Otsaila 2025

Azokan erosteak saria du

 

 

  • Takilla adimentsuak: Udaletxeko arkupetan bi takilla mota jarri dira. Lehenak, Beasaingo EUN enpresak Ordiziako Azokarako neurrira egindakoak eta besteak hotz beharrak dituzten ekoizle edo saltzaileen beharretara egokitutako takila frigorifikoak. Erabilera errazekoak diren arren, azokako saltzaileei hauek erabili ahal izateko formakuntza saioa eskaini zaie eta erosleei zuzendutako bideotxo bat ere landu da. Asteazken goizetan azokara joan ezin duten erosleek, Ordiziako Azokako app-aren bidez azokako ekoizleen fitxetan sartzeko aukera eta whatsapp bidez eskaera modu errazean bideratzeko aukera izango dute. Erabiltzaile guztien artean hilabetero zozketak egingo dira eta azokan erabiltzeko packaging jasangarria edo sukaldean erabiltzeko tresna desberdinez osatutako loteak zozketatuko dira.

 

  • Erosketa presentziala sustatzeko kanpaina: Azokako app-ak beste erabilera bat ere izango du. Azokako ekoizleek balioztatuko duten QR baten bidez, hiru asteazkenetan QRa balioztatzen duen erosleak ere aurrez aipaturiko packaging eta tresnak lortzeko aukera izango du, bere saria D´elikatuz zentroan trukatzeko aukerarekin.

 

  • Aldi berean hiruhilabetero azokako produktuekin osatutako bi lote zozketatuko dira erabiltzaile guztien artean.