Basquetour, Euskadiko Turismo Agentzia, eta Goiturren eskutik Cusine & Vins gastronomian espezializaturik dagoen aldizkariko kazetariak izan ditugu gaurkoan bisitan. Konkretuki Diego Banfi, bertako zuzendaria eta Flavia Fernandez, edukien arduraduna. Aldizkari hau Argentina, Chile, Uruguay, Peru, Brasil, Mexiko eta Floridan (Miami) banatu ohi da, 20.000 aleko tiradarekin eta bataz beste erosketa ahalmen erdi-altuko 93.000 irakurlerekin. Honetaz gain, sukaldari handiak protagonista izan ohi dituzten ekitaldi eta luxuzko galak antolatzen dituzte, beste zenbait gauzen artean. Azaroaren 18tik 24ra Euskadin izango dira, monografiko bat egin asmoz eta Donostian ospatzen ari den San Sebastian Gastronomika kongresuan egonaldia aprobetxatuz. Egonaldi honetan hautaturiko destino bat Goierri izan da, non Ordiziko Azoka eta Idiazabalgo Aranburutarren Gaztandegia bisitatu dituzten, Beasaingo Igartzan Gazta eta Txakoli elkartze batekin amaitzeko. Bisita honekin ( hilabetero gastronomian espezializaturiko kazetari bat izan dugu) eta abenduaren 15ean Ordizian egingo den Gastronomia Planaren aurkezpen prentsaurrekoarekin osatzen da aurten Gastronomia Turismoaren alde Goierritik egindako ahalegina, baina datorren urtean Ordiziko Azokaren V. Mendeurrena izanik are eta indartsuago datorrena.