Gipuzkoako XVII. Odolki Lehiaketaren emaitzak
25 Azaroa 2015
ORDIZIA
GIPUZKOAKO XVII. ODOLKI TXAPELKETA
Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XVII. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Ordiziako Mujika Odolkiak, Beasaingo Iñaki Zubeldia, Zaldibiko Pili Harategia, Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Deba eta Arrasateko Jose Antonio Izagirre. Gipuzkoa osotik etorritako 18 egile aurkeztu dira lehiaketara.
Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu du Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.
Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako "sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.
Gaur aukera izango dugu Azokan bertan odolkia nola egiten den ikusteko, Mutiloako Juanita Murgiondo, Resu Olaetxea eta Juanita Aranbururen eskutik.
Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Roberto Ruiz (Frontón jatetxea, Tolosa), Eukene Navío (Hotel Castillo, Olaberria), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe jatetxea, Zaldibia), Ander Etxebeste (Oiangu Baserria, Ordizia), eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Sonia Tapia (aholkulari gastronomikoa) eta Luis Mocoroa (Gastronomiaren Euskal Anaiarteko Lehendakaria).
Kontakturako telefonoak:
Olano Harategia: 943 880778
Mujika Odolkiak: 943 88 18 32
Iñaki Zubeldia: 943 882747