Skip to main content

Uharteko Irigibel harategiak irabazi du Euskal Herriko XXVII. txistorra lehiaketa

17 Abendua 2025

Gaur jokatu da Ordizian Euskal Herriko XXVII. Txistorra Lehiaketa, Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin Elkartearekin
lankidetzan antolatuta. Uharteko Iriguibel harategiak irabazi du sari nagusia. Goizeko 10:00etan hasi da lehiaketa, Udaletxeko arkupeetan. Aurten guztira 41 harakinek parte hartu dute; gehienak gipuzkoarrak, baina baita nafarrak, bizkaitarrak eta arabarrak ere. Epaimahaiak txistorra guztiak probatu ondoren, zortzi finalistak aukeratu ditu, 4 gipuzkoar, 3 nafar eta bizkaitar 1.


Hauek izan dira XXVII. edizio honetako saridunak:


1.- Saria (txapela, garaikurra eta diploma): Iriguibel Harategia (Uharte) 229 p.
2.- Saria (garaikurra eta diploma): Uranga Harategia (Ibarra) 228,5 p.
3.- Saria (garaikurra eta diploma): Olano Harategia (Beasain) 218,5 p.
4.- Diploma: Jesus Mari Harategia (Gernika) 206,5 p.
5.- Diploma: Felipe Bengoa (Melida) 196,5 p.
6.- Diploma: Carnicería Pako (Olazagutia) 193,5 p.
7.- sailkatua: Bengoetxea Harategia (Donostia) 188 p.
8.- sailkatua: Joxe Mari Barriola (Ibarra) 159 p.


Epaimahaiak, lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratzen dio: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatzen diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartzen dituzte kontutan.
Epaimahaia honakoek osatu dute aurten: 

Alex Lizarraga (Mila Lore Jatetxea, Donostia), Xabier Osa (Jakitea), Diego Valdivielso (BISUBI, Bizkaiako Sukaldarien bilkurako zuzendari operatiboa) eta Iñaki Aierbe hau ere Bisubitik sukaldariak; Nuria Perez (Goierri Irrati Telebista), Aitor Buendia (La Ruta Slow, Radio Euskadi) eta Eli Belauntzaran (El Diario Vasco) kazetariak;  Aitzol Zugasti (Aholkulari Gastronomikoa); Xabi Díaz de Guereñu (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza eskola),eta Jennifer Polvorosa (CEBANC ostalaritza eskolako irakaslea). Azken epaimahaikidea Lourdes Martinez Ordiziarra izan da. 

Lehiaketan zehar Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleak txistorra pintxoak saltzen aritu dira ikas bidaiarako dirua lortzeko helburuarekin.