Berriak

Mendiko Gaztaren Nazioarteko Lehenengo Jardunaldiak eta Azoka

congresomendikogazta2016

MENDIKO GAZTAREN LEHENENGO JARDUNALDIAK
ORDIZIA (2016/10/14-15)

Artzainek egiten dituzten gaztak desberdinak izaten dira, gaztak egiten dituzten tokiaren eta garaiaren arabera. Izan ere, udan, neguko larreetatik mendiko larreetara eramaten dituzte abereak. Mendiko larreetako belarrak alde nabarmenak ditu eta ezaugarri bereziak dituen esnea sortzen da hango belarrarekin; eta beraz, artzain gaztagileak erabiltzen duenean ezaugarri bereziak dituen gazta egiten du, zapore berezia duen gazta. Ondorioz, kontsumitzaileak geroz eta hobeto bereizten ditu neguan egindako gaztetatik.
Gazta on bat egitea zaila bada, MENDIKO GAZTAK egitea zailagoa izaten da udako kortetan erabilitako baliabideak oso mugatuak direlako eta eskulan handia egin behar dutelako artzainek. Horrek gure lurraldean garai bateko artzainek gazta egiteko erabiltzen zituzten antzinako metodoak ekartzen dizkigu gogora. Hori bai, higienea eta garbitasuna zorrotz betetzen dira beti, neguko gaztandegietan gazta egiten denean bezalaxe; horregatik, gaztak arautzen eta babesten dituen Jatorri Deituraren barruan sar daitezke.

JARDUNALDIEN HELBURUA

MENDIKO GAZTArekin lotura duten aktore ugariren arteko topaketa antolatzea da helburua eta bitxi gastronomiko hauei merezi duten balioa ematea; horretarako, neguko gaztekin alderatuta dituzten desberdintasunak nabarmenduko dira. Bestalde, ezin dugu ahaztu artzaintzak gure mendietan egiten duen funtzioa artaldeek paisaia txukuntzen dutenean; horri esker gure herrialdearen bereizgarri diren paisaiaz harro sentitzen gara eta guztiok gozatzen dugu paisaia zoragarriaz.
Gainera, jardunaldia, artzainak elkarrekin komunikatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da eta ikuspegi sozioekonomikotik beraien jarduerak sortzen dituen arazoak eta irtenbideak aztertu ahal izango dituzte.

MENDIKO GAZTEN LEHENENGO MINTEGIA

ORDIZIAKO IDIAZABAL KOFRADIAREN zuzendaritzapean MENDIKO GAZTEN LEHENENGO MINTEGIA egingo da 15,45etik aurrera Ordiziako Barrena Jauregian, eta egitarauan zehazten diren gaiei buruzko azalpenak emango dituzte hizlariek.

EGITARAUA

- 15:30. Harrera parte-hartzaileei.
- 15:45. Agintariek hasiera emango diete Hitzaldiei.
-16:00etatik 16:30era. Gilbert Dalla Rosa jaunaren erakusketa. Slow Food de Bearn-en lehendakaria da, Paueko Unibertsitateko irakaslea, Biodibertsitatearen eta Lehenengo Sektorearen aldeko konpromisoa duena orokorrean, eta gaztaren arloan Ossau-Iraty JDrekin lan egiten du eta askatasunean elikatzen den bearnotar ardiaren defentsan dabilena."Fromages entre ciel et terre" liburuaren egilea. Gaia: La renaissance socio-economique des fromages d´estives dans les Pyrénèes Bearnaises. (Bearnoko Piriniotan transhumantziako gazten biziberritze sozioekonomikoa).
- 16:45etik 17:15era: Fermin Leizaola jaunaren erakusketa. Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Sailaren Zuzendaria. Gaia: Artzainak eta Mendiko Gazta Gipuzkoan.
- 17:30etatik 17:45era kaferako etenaldia.
- 17:45etik 18:15era. Luis Javier Rodriguez Barron jaunaren erakusketa. Lactiker taldearen ikertzaile nagusia. Gaia: Mendiko gaztaren ezaugarri bereizgarriak.
- 18:30etik 19:00era. Luis Javier del Valle jaunaren erakusketa. Aditua eta Gazta Lehiaketa askotan ohiko epaimahaikide. Enpresaria eta aholkularia izateaz gain, idazle turistiko eta gastronomiko gisa aritzen da eta gaztaren eta gaztaren ingurukoaz idazten du bere webgunean (www.dendecaguelu.com) nahiz paperezko komunikabideetan eta digitaletan. Gaia: Europako Mendietako (Picos de Europa) gaztak.
Mintegiari amaiera emateko, 19,15etik 20,00era mahai-inguru bat egingo da bertan dauden artzain guztiek parte hartzeko, Etorlur-en ordezkaritzan Jon Zubizarretak zuzendua eta honako hauen partaidetzarekin: Hizlari batek, Euskadiko artzain batek, kanpoko artzain batek eta HAZIko ordezkari batek. Bertan topaketak eman duena aztertuko da. Ukitu ez diren beste gai batzuk etorkizunean mahai gainean ipini behar diren aztertuko da, eta horrekin batera erakunde publiko nahiz pribatuekin bidera daitezkeen lankidetza-beharrak, Jatorri Deituren sektore txiki hau sendotzeko eta orokorrean gazten Jatorri Deitura ere sendotzeko.

- 20:00. Mintegiaren amaiera.

Oharra: Mintegiak aldibereko itzulpen zerbitzua izango du euskarara, gaztelaniara eta frantsesera.

MENDIKO GAZTEN NAZIOARTEKO AZOKA

Ordiziako Udalaren gidaritzapean ostiralean 18:00etatik aurrera eta larunbatean, urriak 15, 14:00ak arte Plaza Nagusian Mendiko Gazten Nazioarteko 1. Azoka egingo da , eta bertan hainbat herrialdetako artzain gaztagileek hartuko dute parte. Ostiraleko ordutegia 18:00etatik 21:00etara izango da eta larunbatekoa 11:00etatik 14:00etara. Euskadiko eta beste eremu batzuetako mendiko gazten azoka antolatuko da. Gazta hauen aparteko kalitatea ipiniko da balioan eta honekin batera duten ahalmen ekonomikoa hobetzen lagunduko dugu.

AFARIA

Ostiraleko gaueko 9etan, Txapel Gorri Elkarte Gastronomikoan Mintegira eta Azokara joan direnek afaria, eta ondorengo menua izango dute:
- Bakailao marinatu entsalada alberjiniekin.
- Legatza labean ganbekin.
- Txahal-masail gisatuak.
- Hostore pastela

MENDIKO KORTARA BISITA

Larunbatean 9etatik 12etara Mendiko Gaztako artzainen mendiko korta bat bisitatzera.

ORDIZIA TXAPELDUN LEHIAKETA

Mendiko Gazten Nazioarteko Azokaren egitarauaren barruan egingo da larunbatean, 12etan, Txapeldunen Txapeldun Lehiaketa. Ordizian iraila hasieran urtero antolatzen den latxa ardiaren artisau-artzainen azken 10 lehiaketetako irabazleek hartuko dute parte.

14:00etan amaituko dira Azoka eta Jardunaldiak.