Berriak

Ordiziako Azoka ibibideari "Más Gastronomía 2012 saria"

mas_gastronomia_saria

 Ordiziako Azoka Ibilbideari "Más Gastronomia 2012 saria"

 


   -Azokak ibilbideari saria jaso zuen

- Martinez jatetxeak ere saria jaso zuen

Aste honetan izan da Mas Gastronomia sarien gala Donostiako Erret Tenis Clubean. Bertan Gipuzkoako gastronomia atalean lan gehien egin dutenak saritzen ditu El Diario Vasco taldeak.

Aurten, Ordiziak inoiz baino oihartzun handiagoa izan du. Izan ere, Ordiziako Azokak Ibilbideari saria 500 urteurrenaren mesedetan. Belen Maiza, zinegotzia, eta Leire Arandia, D'elikatuzetik, jaso zuten saria. Maizak bertaratutako guztiei gogoratu zien Ordiziako Azokaren garrantzia bertako produktu on eta freskoen ekoizpenean. Ekitaldian bertan gaineratu zuen "Ordiziako azokarik ez balego, edo horrelako erreferenterik ez balego, Euskadi kez luke Michelin izarrik izango, ezta gastronomiak duen pisua ere".

Baina azokarekin bakarrik ez, Ordiziako Martinez Jatetxeak, Andra Mari kalekoak, Euskal produktuen tratamendu onenari saria jaso zuen.

Sarituen artean Gastronomiako izen handiak: Hilario Arbelaitz eta Martin Berasategi, Keler saria; Martin Berasategi, urteko jatetxeari saria; Hilario Arbelaitz, urteko platerari saria; Elena Arzak, urteko albisteari saria; Mirador de Ulía, salako atentzio onenari saria; Hidalgo 56, pintxo taberna onenari saria; Gambara, arrainaren tratamenduri konenari saria; Trinkete Borda, erretegi onenari saria; Abarka, ospakizun-jatetxe onenari saria; Divinus, Katering enpresa onenari saria; eta urteko errebelazioa Korta 32.