Skip to main content

Gipuzkoako Odolki XIII. Lehiaketaren emaitzak

30 Azaroa 2011

GIPUZKOAKO XIII. ODOLKI TXAPELKETA

 

Beasaingo Julian Mujika harakinak irabazi du gaur goizean, Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIII. Odolki Lehiaketa. Guztira 19 egile aurkeztu ziren lehiaketara: Ordiziako bi, Beasaingo hiru, Orioko lau eta gainontzekoak Lasarte, Zaldibia, Tolosa, Aia, Ataun, Arrasate, Ezkio-Itsaso, Mutriku, Ormaiztegi eta Zumarragakoak ziren. Sarituak izan ziren baita Beasaingo Olano, Ezkio-Itsasoko Deba, Ormaiztegiko Iñaki Harategia, Ataungo Jose Ramon Erauskin eta Orioko Loidi Harategia.

Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu zuen Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako "sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.

Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu zituen aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu zuten epaimahaia: Isaac Salaberria (Fagollaga jatetxea – Hernani), Ahizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea -Donostia), Joxean Eizmendi (Ilarra jatetxea -Donostia), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Eretegia-Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi jatetxea -Ordizia), Kontxi Mujika (Oiangu Taberna Ordizia), Benita Mujika (Oiangu Taberna -Ordizia) y Juan Perez (Castillo Jatetxea -Olaberria).

Kontakturako telefonoak:

Julian Mugica: 943 88 01 96

Olano: 943 88 07 78

Deba: 943721710