Berriak

Gazta Lehiaketa 2016

gaztalehiaketa2016

JOSEBA INSAUSTI, ETXEAN GARAILE MENDIKO GAZTA BATEKIN

Okeletxe Harategi sareak eraman du gazta erdi txapelduna 8.000 euroren truke.

Bigarren saria Mausitxa, E.Z.k eman du eta hirugarrena Goierrin gelditu da Olaberriko AIZPEA, E.Z.ren eskuetan.

Artzaiek eginiko Ardi latxa gazta Lehiaketaren 43. Ekitaldiko gazta hoberena Ordiziarra da. Maiatzean Joseba Intxaustik bere Esnaurretako txabolan eginiko gazta. Joseba indartsu zebilen azken urteotan; 2012an Legazpian Gipuzkoako Artzai Gazta Txapelketa irabazi zuen eta joan den urteko azaroan Nekazaritza Ministerioak ematen duen "Premio Alimentos de España" al mejor queso saria lortu zuen. Bigarren sailkatua MAUSITXA, E.Z. (Elgoibar) izan da, hirugarrena AIZPEA, E.Z. (Olaberria), laugarrena RICARDO REMIRO (Eulate) eta bostgarrena HNOS. AUDICANA SAEZ DE BIKUÑA, S.C. (IRURAIZ-GAUNA).Enkantea OKELETXE harategi sareak eraman du 8.000 euro ordainduta.

'Burua zurian gelditu zait"

Joseba Insaustik esan duenez, burua zurian gelditu zaio bere izena entzun duenean. Oraindik saria barneratzeko denborarik gabe, hainbeste laguntzen dioten gurasoei eskaini die eta esan duenez poz handia eman dio bere Aralargo Txabolan egindako mendiko gazta batekin irabazteak horrek duen esanahi guztiarekin.

Eguzkia lagun, nahiz eta goiz berotsua izan, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.

Arratsaldez pelota eta herri kirolak
Arratsaldean (17:30) festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Joxemiel Barandiaran plazan, Herri Kiroletako erakustaldia egingo da: aizkolariak, harrijasotzaileak, trontza, txingak... Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Lazkao Txiki XXV. Bertsopaper Lehiaketaren sari ematearekin