Eli Gorrotxategi La Lezeko artzaina izan da gaur Ordiziako Plaza Nagusian jokatutako XXXIX. Ordizia Txapeldun sariaren irabazlea. 8,95 puntu lortu ditu, eta oso gutxigatik ez da Urrezko Gazta banatu, horretarako behar den 9ko puntuaziora ez baita iritsi.
Bigarren postuan Unai Lekuona Ruiz de Luzuriaga (Araia) geratu da, 8,49 punturekin; hirugarren, berriz, Julen Arburua Kortaria (Lekaroz), 8,48 punturekin.
Lehiaketan iraileko gazta-lehiaketetako azken hamar irabazleek hartu dute parte, Idiazabal Jatorri Deituraren babespeko gaztagileen lana eta gaztagintzaren tradizioa aitortzeko.