Basque Culinary Center-ek moztu du Idiazabal Gazta Berria
11 Apirila 2012
Idiazabal gazta Champions Leagen jokatzen duen gazta dela adierazi du Jose Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak, Ordiziako udal pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Aizegak eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du. Gazta berria "bere gaztetasunean indarrez beterik dagoela, eta indar horrekin mundua konkistatuko duela" azpimarratu du.
Ekitaldi bertan, EITB taldeko Sustraia saioa ere omendu dute lehen sektorearen alde eta artzaintzaren baloreak gizarteratzeko egindako lanagatik. Josu Butronek, sustraiako koordinatzaileak, eskatu du Idiazabal gazta bakoitzarekin euskal lurren esentzia apur bat munduan zabaltzea.
Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Tolosako Zuzuarregi eta Riezuko Aisa gaztagileei.
Ekitaldi nagusian egon dira:
Koldo Lizarralde, Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza eta landa garapenerako zuzendaria.
Igor Eguren, Ordiziako alkatea
Jose Mari Ustarroz eta Miriam Molina, Idiazabal Gaztako jatorri izendapeneko ordezkariak
Jose Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria
Iosu Butron, Sustraia saioko koordinatzailea
Miguel Aisa (Riezu, Nafarroa) eta Pedro Zuzuarregi (Tolosa, Gipuzkoa), erregulartasun-kalitate gaztagile sarituak
J. J. Castillo, A. Jimenez, R. Trincado, J. Eizmendi eta R. Ruiz, sukaldariak
Paskual Lopez de Uralde eta Jesus Ansola (Mausitxo), Goierriko artzainak
Juan Jose Aranburu, Aranburu elkartetik
Idizabal Gaztaren kofradiako kofradeak
Ordizia jendez gainezka
Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.
Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.
AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2012 -- ARTZAIN EGUNA
Emaitzak
AHARIEN XIV LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA, ORDIZIA
2012ko apirilaren 11ean
GORRITAN
Arkume Ahariak (urte bat baino gazteagoak):
1º Ointzabal baserria (Beizama)
2º Ointzabal baserria (Beizama)
Bildots ahariak (bat eta bi urte bitartekoak):
1º Ointzabal baserria (Beizama)
2º Balerdi Etxeluze baserria (Altzo)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak):
1º Ointzabal baserria (Beizama)
2º Ointzabal baserria (Beizama)
MUTUR BELTZA (lehen sariak bakarrik daude)
Arkume Ahariak:
Mauxitza baserria (Elgoibar)
Bildots ahariak:
Mauxitza baserria (Elgoibar)
Ahari zaharrak:
Mauxitza baserria (Elgoibar)
ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA
Mutur Beltza
Errape onena arditan:
Aizpea baserria (Olaberria)
Errape onena bildotsetan:
Aizpea baserria (Olaberria)
Mutur Gorria
Errape onena arditan:
Gomiztegi kooperatiba (Oñati)
Errape onena bildotsetan:
Gomiztegi kooperatiba (Oñati)
--------------------------------------------------------------------------------