Skip to main content

Ardi berriaren gazta - Lierni Elortza

Ardi berriaren gazta - Lierni Elortza

Lierni Elortza, Segura Irratiko esatariak, azoka baten inguruko gorabeherak irratian azaldu ondoren jasotako dei bat du gogoan: ‘Aizu! Ardi berriaren gazta gora eta ardi berriaren gazta behera aritu zara. Ez da ba ardiaren gazta berria izango, eta ez ardi berriaren gazta, esan beharko zenuena?’- esan zidan, dio Liernik barrez. ‘Esan eta esan aritu nintzen eta ez nintzen akatsaz jabetu ere egin entzuleak deitu arte. Hanka sartzeak egiten ditugu eta hor horietako bat’.