Andres Etxabe legazpiarra 2008an hasi zen asteazkenero Ordiziako azokan saltzen, baina lehendik urte asko zeramatzan azoka berezietara etortzen. Bere postuan asteazkenero ikus ditzakegu gazta, okel, hestebete, lekale, ezti edota bestelako kontserbak. Urretxuko Mugitegi industrialdean daukate bere anaiak eta biek gaztandegia (Idiazabal J.I.-aren barruan sartuta), eta bertan saltzeaz gain, aste guztian zehar azokaz azoka ibiltzen irabazten dute eguneroko ogia.
Etxabe anaiak
Pol. Mugitegi 17 - Vial D 20700 URRETXU - Gipuzkoa