Skip to main content

Idiazabal eran prestatutako funhgi pastazko entsalada epela fruitu-kimuz eta perrexil eta intxaur pistoan nahasitako ernamuinduz lagundua.

  • denbora: 35 min
  • pertsonak: 4

OSAGAIAK

  • Funhgi pasta, 200 gramo
  • Askotariko fruitu-kimuen poltsa 1
  • Askotariko ernamuinduak (alpapa, tipula, soja, etab.), 200 gramo
  • Onddo fresko edo izoztuak, 100 gramo


Idiazabal saltsa egiteko:

  • 3 tipulatx edo eskaloni
  • Esne-gain likidoa, 150 ml
  • 3 koilarakada koñak edo brandy
  • Idiazabal marratu, 100 gramo
  • Piperbeltz zuri marratua eta intxaur muskatua
  • Perrexil eta intxaur pistoa prestatzeko:
  • 8 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 2 koilarakada Xerez ozpina
  • 5 perrexil aldaxka
  • 2 intxaur zuritu
  • Baratxuri-ale xehakatu bat


PRESTAKETA

Lehenik eta behin Idiazabal saltsa eta perrexil eta intxaurren pistoa egingo ditugu; saltsa egiteko tipulatxak xehakatuko ditugu eta sueztitzen utziko ditugu kolorerik hartu ez dezatela zainduz; koñaka isuriko dugu eta alkohola lurruntzen denean, esne-gain likidoa gaineratuko dugu, nahasi eta gazta arraspatua erantsiko dugu dena trinkotu arte; azkenik, piperbeltz eho berria eta intxaur muskatua botako ditugu, prestakin krematsua geratu arte.

Pistoa egiteko oliba-olioa eta Xerez ozpina nahastuko ditugu; jarraian, fin-fin xehakatutako baratxuri-alea eta perrexila botako dizkiogu; azkenik, zuritu eta xehakatutako intxaurrak gaineratuko dizkiogu eta dena gorde.

Ura irakiten jarri eta pasta egosiko dugu puntu-puntuan, gero bihurkatu.

Bestalde, baratxuri-ale bat xehakatuko dugu eta zatitu edo xerratutako onddoak salteatuko ditugu zartagin itsasgaitz batean; aurrez egosi dugun pasta erantsi eta plater lau baten erdian kokatuko dugu; azkenik, Idiazabal gazta arraspatu berria erantsiko dugu.

Fruitu-kimua eta perrexil eta intxaur pistoan nahasitako ernamuinduak gaineratuko ditugu, pasta epelaren inguruan jarriz.

ELIKADURA TAULA

Energia Proteinak Lipidoak Karbohidratoak
Kcal/ plater EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun
672 %22-34 15.5 %15-23 48 %43-64 42 %10-15


EZAUGARRIAK

  • Gantz eta karbohidrato askoko platera, horren ondorioz, energia ugariko platera delarik.
  • Pastaren eraginez karbohidrato kopuruak gora egiten du. Hori izango da lehenengo erabiliko dugun energia-iturria eta, horrenbestez, horixe izango da erreko dugun lehenengoa.
  • Plater honetan bitaminak barazkien bidez jasoko ditugu, bereziki, C, B2 eta B3 bitaminak.