Skip to main content

Barazki marinatu eta lasto erako patataren entsalada tapenade olioz gaineztatua

  • anoak: 4
  • denbora: 45min

OSAGAIAK

  • Azenarioa, 250 gramo
  • Kalabazinak (txikiak), 400 gramo
  • Barrengorri zuriak, 250 gramo
  • Tomateak, 300 gramo
  • Perrexil xehatua, koilarakada bat
  • Sagardo-ozpina, 2 koilarakada
  • Limoi bat
  • Kalonje poltsa txiki bat
  • Patatak, 800 gramo
  • Oliba-olio birjina estra, 40 gramo
  • Tapenadea, 4 koilarakada
  • Koipakia prestatzeko ekilore-olioa, 250 ml
  • Gatz lodia, gatz fina


PRESTAKETA

Jarri patata erdiak egosten (azala zuritu gabe) ur gatzitutan sartuta. Azenarioak zuritu eta kalabazinak garbitu. Azal-kentzekoa erabiliz xingolak egin. Marinatzen utzi sagardo-ozpin eta gatz loditan. Utzi 30 minutuz. Denbora hori igarotzen denean, uretan pasa eta ongi xukatu sukaldeko papera erabiliz. Barrengorriak garbitu eta zuritu. Xafla finetan moztu eta beratzen utzi limoi baten zukuan. Perrexil xehatua gaineratu eta gorde. Tomateak galdarraztatu, zuritu eta dado txikitan moztu. Egositako patatak zuritu eta xaflatan moztu (4-5mn). Patatak zuritu eta mandolina erabiliz lasto erara moztu. Garbitu eta ongi lehortu sukaldeko papera baliatuz. 160 gradutara frijitu. Xukatu eta gatza bota. Barazki guztiak apailatu, horretarako, oliba-olio estra eta gatza erabiliz.

Muntaketa: Plater lau baten erdian 8 zentimetroko diametroa eta 5 zentimetroko altuera duen uztai bat kokatu. Hasteko patata xaflen geruza bat ipini, gero tomate-dadoen geruza bat, barrengorrien geruza bat ondoren, kalonjeen geruza batekin jarraitu eta amaitzeko barazkien xingola geruza kokatu. Tapenadea oliba-olio apur batekin nahastu eta uztaian zehar zabaldu. Kendu uztaia eta lasto erara moztutako patatak uraza gainean lekutu.

Tapenadea: birrindu irabiagailu elektriko batekin.: 250 gramo oliba beltz, 2 koilarakada kaparrondo, baratxuri-ale bat, 3 koilarakada limoi-zuku, 5 cl oliba-olio, ezkaia freskoaren aldaxka bat; ongi irabiatu masa fina lortu arte.

Oharra: barazkiak ozpina eta gatza erabiliz marinatzen dira, hori dela eta, soilik oliba-olioaz egingo dugu apailatzea.>

ELIKADURA TAULA

Energia Proteinak Lipidoak Karbohidratoak
Kcal/ plater EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun
514 %17-26 9,8 %10-14 37,5 %4-50 41,9 %10-15


EZAUGARRIAK

  • Barazki-plater interesgarria bitamina asko dituelako, bereziki betakarotenoak C bitamina eta azido folikoa.
  • Patatak energia berehala jasotzeko beharrezkoa den karbohidrato kopurua ematen digu.
  • Bestalde, koipakiari esker, energia areagotu egiten da, hura egiteko erabilitako olio kopurua dela eta.
  • Gantza monoinsaturatua da esklusiboki, eta oliotik eta olibaren gantzetik jasoko dugu.