Zarauzko Biyona Janari Dendak irabazi du Euskal Herriko XXV. Txistorra lehiaketa
20 Abendua 2023
Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkartearekin lankidetzan, Euskal Herriko XXV. Txistorra-Lehiaketa antolatu du gaur, abenduakPlaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan. Goizeko 10:00etatik aurrera abiatu da lehiaketa, eta bertan Biyona Janari Denda (Zarautz) izan da irabazlea, 196,50 punturekin. Bigarren postua Goizuetako Lizarraga Harategiak eskuratu du, 186,50
punturekin, eta hirugarren saria Ormaiztegiko Deba Harategiarentzat izan da, 180 puntu eskuratuz. Zuazo (Dima), Miren Karmele Pagola (Tolosa) eta Oiarbide (Zegama)
izan dira aipamena jaso duten eta laugarren, bostgarren eta seigarren sailkatuak,hurrenez hurren. Guztira 48 partaide izan dira, gehienak Gipuzkoatik, Nafar batzuk , Arabar eta Bizkaitarrak ere bai tartean. Euskal Herriko hogeitabostgarren txapelketan garaile, eta hori egiaztatzen duenTxapela, garaikurra eta diploma jaso ditu Zarauzko Biyonak. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma jaso dituzte eta epaimahaiak, gainera, beste hiru
diploma eman ditu. Kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi da, hala
nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da.
Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea
erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratu diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea,
hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatu diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik,
zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartu dituzte kontutan gaurko txapelketan.
Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Iñaki Telleria (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Javi Rivero (Ama Jatetxea, Tolosa), Javier Díaz Zalduendo (Alhambra jatetxea, Iruña),
Amaya Garmendia (Hika Upeltegia, Billabona) sukaldariak; Nagore Rodriguez (Jakitea Elkarteko koordinatzailea), Nuria Perez (Goierri Irrati Telebista), Aitor Buendia (La
Ruta Slow, Radio Euskadi) eta Jone karres (Turismo gastronomikoan aditua); Aitzol Zugasti (Aholkulari Gastronomikoa), Rodolfo Villate (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza
eskola), Paloma Enríquez (CEBANC ostalaritza eskolako zuzendaria) eta Mari Jose Nicolay (Nafarroako Betegarriaren Kofradiako Maisu handia). Txapelketa-mota horiekin bertakoak diren produktuen aldeko arreta piztu nahi da, eta, aldi berean, kontsumitzaileek estimatzen duten kalitateko produktuak eginaraztea artisauei