La Leze gaztandegiak irabazi du LII. Gazta lehiaketa eta Urrezko Kutxa Garaikurra eskuratu du
11 Iraila 2025
LII. Gazta Lehiaketa ospatu da gaur Ordizian. Bertan, La Leze gaztandegia (Ilarduia, Araba) izan da garailea (2575,5 puntu). Iaz ere eskuratu zuten lehen saria, eta 2022an ere bai, horregatik Kutxa Fundazioaren Urrezko Kutxa Garaikurra eskuratu dute gaurkoan. Zalantzarik gabe sari berezia da hau, izan ere, azken hamar urteetan hiru aldiz txapelketa irabazi dutenek soilik eskuratzen dute.
Eli Gorrotxategi beasaindarrak eta Jose Mari Jauregi lazkaotarrak sortu zuten La Leze gaztandegia, eta egun, seme-alaben laguntzarekin dihardute
artzaintza eta gaztagintza lanean. Sorpresaz eta oso pozik jaso dute saria, eta “lagunekin eta familiarekin” ospatuko dutela azaldu dute. Gaurkoan bere semeak eta hilabeteko iloba txikiak izango dituzte laguntzaile. Bigarren saria Kortaria Gaztandegiak (Lekaroz, Nafarroa) irabazi du (2569,5
puntu), eta hirugarren postua Ipiñaburu gaztandegiarentzat izan da (Zeanuri, Bizkaia) izan da (2543,5 puntu). Laugarren eta bosgarren postuak,
berriz, Egozkueko Loperena eta Segurako Ondarre gaztandegientzat izan; 2528 eta 2484,3 punturekin, hurrenez hurren. Aurtengoan, 45 izan dira lehiaketara aurkeztu diren gaztak. Datu moduan, lehen bost sailkatuetatik lau gazta ketuak izan dira, eta bakarra ketu gabea. Irabazlearen izena jakin bezain laster enkantea hasi da, eta gazta erdia 5.200 euroan erosi du Donostiako Itxaropena jatetxeak. Euskal Jaietako azoka beti da berezia, eta gaur ere Ordiziako kaleak jendez beteta ikusi ditugu. Gazta lehiaketaz gain, fruitu eta barazki eta ganadu lehiaketak ere egin dira, eta hemen dituzue sailkapenak.
Asteroko Azokako baserritarren postu heberenei aipamenak
Euskal Oiloaren 51. Erakuslehiaketa
Gipuzkoako Pirenaika txapelketa