Istorioak

Azokako historiak :: Lurdes Zurutuza

lurdes zurutuza

Ordiziako azokak bitxikeria bat baino gehiago bildu ohi ditu bere historian zehar. Horietako bat aurreko udazkenean iritsi zen plazara, Ataungo San Martin auzoko Agerre-Txiki baserritik. Maria Jesus Zurutuza da bertako etxekoandrea. Bera ez da azokako saltzailea, baina bai bere ahizpa Lurdes, San Gregorioko Arratieneakoa. Kontua da bi arrautza beltz jarri zituela Agerre-Txikiko oilo batek eta Lurdesek ekarri zituen plazara.

Etxekoek ez dakite zergatik zuten itxura hori eta ez dute gogoan beste inoiz halakorik izan dutenik. ‘Behin arrautza bat beste baten barruan jaio zen. Hori ere ikusi dugu, baino arrautza beltzik ez. Geroztik ere ez da berriz gertatu’, esan dute bi ahizpek. Jaterakoan apartekorik ez zuten arrautzek. Azala zuten beltza, ez barrukoa.