Ordizia eta Tolosako Baserritar Azoken lankidetza
16 Martxoa 2016
PRODUKTUAREN JATORRI ETA PREZIOAREN IDENTIFIKATIBOEN INPLEMENTAZIOA
Ordiziako zein Tolosako azoken ezaugarri eta antzekotasunak, hauen dinamizazio – gogoetak premiak, ondoriozko lankidetza proiektua martxan jarri zuten 2015 ko Maiatzean.
Lankidetza- Hitzarmenaren lanarekin, Ordiziako azoka eta Tolosako azoken, promozioa, etengabeko hobekuntza eta ondare immateriala balorean jartzen saiatzen ari gara. Honek, gizarte mugimendu berriak aktibatzea asmo du, bertako eta gertuko baserritarren produktuak kontsumitzeak dituen onurak eskainiz gizarteari, naturari, lurraldeari, ekonomiari...
Era berean, Herri azoken bitartez, baserritarrak beraien ekoizpenen salmenta zuzena egiten dutenen garrantzia bisibilizatu nahi da. Aipu diren azokak eta bertan parte hartzen duten eragile zein azpiegituren saretzearekin bat, beren garapenerako, elkarlaneko proiektu komun batean bilakatzearen islada da prezio identifikatiboen implementazioa. Hauek eguneratzen ari diren adierazgarri ere bada gaurko ekimena.
Egungo gizartearen beharretara egokitzearen saiakera xumea da hau, baina benetan oso garrantzitsua gure azoketan. Gazteei azokara gerturatzea gonbidapena luzatu nahi diegu, erosketa ohiturak berreskuratuz gure herriko azoketara hurbilduz. Asteroko azoken garrantziaren kontzientzia berreskuratzearen deialdia da hau. Azoka gune bizia, kalitate oneko produktua eta bertako lurraldean eragin zuzena duena bizkortzeko ahalegina egin dezagun.
Lankidetza honen haritik gaur asteazkena, Ordiziako azokan goizeko 11:00 tan Tolosako udal ordezkari eta teknikarien bixita izan dugu.. Zentzu honetan Ordiziako azokako ordezkariek Martxoaren 12an Tolosako azokara egindako bisitari erantzuna izan da asteazken honetakoa.