Skip to main content

Ordiziako Azoka birtuala

21 Abendua 2012

Aurtengo Gabonetako Azoka berezia Azoka Birtuala eta ekoizleen aurkezpen digitalarekin jantzia etorriko da!

Sakoneko informazio puntu baten bidez, Ordiziako azokaren historia, istorioak, atzoko eta gaurko azoka, ekoizleak, eta abar, erakutsiko dira Udaletxe azpian.

Azokak beste hizkuntza garatu du, komunikabide digitala erabiliz, belaunaldi berriekin konektatzea bilatuz, bezero berrietara iritsi asmoz. Beren erakusleihoa mundura zabalduz, telefono mugikorretara egokituriko aplikazioa sortu da, kontsumitzaile eta lehenengo sektorekoei erreferentziazko gerta dakien. Aplikazioak, baserritarrek ahotsa badutela adierazten du, produktuen deskripzio, preskripzio, prezio minimoa eta altuenak jasoaz, eta zein ekoizleren eskutik eskura daitezkeen adieraziaz doako aplikazio praktikoa argitaratu da Android eta Apple sistemetarako egokitua. Behingoz, gure lurreko mozkina, garaian garaiko produktuak zeintzuk diren ez da teorizazio batetik etorriko, azokan azaldu ahala bertan jasoko baitira "berriak" eta "sasoiko"-en atalean.

Goizean zehar udaletxeko arkupetan stand bat izango da guzti hauek jendeari erakutsiz.

Azoka, baserria eta hiritarren arteko zubi den hau, luzatzea bilatzen dugu, beste dimentsio bat eman zaio, honekin nekazaritzako azpisektore guztiei plataforma honetan elkarlana egitera deituaz. Beren ahotsak azokako

baserritarrenarekin bateratzea bilatuz, ekimenak bere bilakaera 2013an izatea ikusten da udal, entitate eta ezkoile desberdinen eskutik.

Hain zuzen, azokaren atzean hamaika baserritar badelako, urteetan Ordiziara etorriz eskualdeko biztanleak elikatzeari erantzunez, belaunaldiz belaunaldi gure etxeak hornituaz, ibili dabiltzanak. Hauek ere badute beren aurkezpen txartela, salmenta gunearen informazio puntua eta beren ekoizle Currikulum digitala, zer saltzen duten, azokarekiko lotura, baserriaren kokapena eta abar ezaugarri jasotzen dituen fitxa digitalarekin. Hauek telefono programan bertan azaltzen dira, bai eta sakoneko informazio puntuan, (gerora D'elikatuz zentroan izango dena ikusgai).