Apirilaren 27an Ordizian ospatuko den Artzain Eguna aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian. Eguneko egitaraua eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren kanpainaren datuak eskaini dira, besteak beste, agerraldian. Jose Miguel Santamaria alkatearekin batera, Rafa Uribarren diputatua, Kutxako Iñaki Almandoz ordezkaria, Jatorri izendapeneko Miriam Molina kudeatzailea, gazta ebakiko duen Eneko Atxa sukaldari bizkaitarra eta Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiako Jesus Mari Ormaetxea eta Manolo Iturrioz izan dira. Eguneko egitaraua eta bestelako xehetasunak orri honetako ‘azoka bereziak’ atalean daude.