Patxi eta Rakelek osaturiko bikoteak ogibide bihurtua du azoketan hara eta hona saltzen ibiltzea. Ordiziako azokara biak batera etorri ohi dira, baina beste azoka batzuetara joateko bereiztu egiten dira, egun batean bi azoketan izateko. Euren postuko elementu erakargarriena gazta da, baita gehien salduena ere. Gainontzeko produktuak arrautzak, kontserbak, lekaleak eta denboraldia denean perretxikoak izango lirateke.