Berriak

XXVIII. Ordizia Txapeldun Gazta Lehiaketa

ordiziatxapeldun2015

 

 

ZEANURIKO "IPIÑABURU" GAZTANDEGIKO JON ETXEBERRIA ETA PUY ARRIETAK IRABAZI DUTE "ORDIZIA TXAPELDUN" XXVIII. GAZTA LEHIAKETA
Gaur larunbata, urriak 31, XXI. Arabar Errioxako Azokarekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXVIII. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoan Ordiziako iraileko gazta lehiaketa irabazi zuten Zeanuriko "Ipiñaburu" gaztandegiko Jon Etxebarria eta Puy Arrieta, izan dira oraingoan ere irabazle. Bere gaztak 8,29 puntu atera ditu eta Urrezko Gazta eramateko atetan gelditu da 8,5eko puntuazioa gainditzeko oso gutxi falta izan baitzaio.
Txapeldunen txapeldunaren XXVIII. ekitaldia
azken hamar urteetako (2006etik 2015era) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.
Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2006 eta 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura) eta 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri).


Ongorengoa izan da azken sailkapena:
1. Saria. Jon Etxebarria "Ipiñaburu" (Zeanuri)
2. Saria. Jesus Ansola, Mausitxa (Elgoibar)
3. Saria. Jesus Ansola, Mausitxa (Elgoibar)
4. J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
5. Ricardo Remiro Agirre (Eulate).
6. Ricardo Remiro Agirre (Eulate).
7. J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)
8. Jon Etxebarria "Ipiñaburu" (Zeanuri)
9. Ricardo Remiro Agirre (Eulate).
10. Karmele Murua "Ondarre" (Segura)


Hiru lote hoberenak diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.Lenengoa, Urrezko Gazta irabazteko atetan gelditu da zortzi puntu eta erdi gainditu ez dituelako 8,29 punturekin.


Epaimahaia honakoek osatu dute: Dani Lopez (Kokotxa Jatetxea, Donostia), Joxi Urkiola (Urkiola Erretegia, Beasain), Marta Albisu eta Patxi Perez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapena), Tito Irazusta eta Felix Ibargutxi (Kazetariak) eta Ordiziar entzutetsu bezala Joxe Mari Goenaga "Loreak" filma sarituaren zuzendaria.
Lehiaketaren presidente bezala Jose Juan Castillo aritu da.