Berriak

"Usain zoragarria" izan du 2019ko Ordiziako Artzain Egunak

gaztamoztea2019IDIAZABAL GAZTA BERRIAK “USAIN ZORAGARRIA” DU
Aizpea Oihaneder sukaldariak “Usain Zoragarria” hartu dio gaur Ordizian moztu duen Idiazabal Gazta berriari, bereziki zoragarria gaurkoan beretzat. Hunkituta eman dio hasera Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari, artzaiak, sukaldariak eta ordezkaritza politiko zabalaren babesarekin.
Erregulartasun sariak Joseba Insausti artzain Ordiziarrak eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiak jaso dituzte eta JAKITEA elkartea izan da omendua bere hamargarren urteurrenean.
Batzar aretoa txiki geratu da beste behin. Udaleko ordezkariekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Hala, Arantxa Tapia, Ekonomia Garapen eta Azpiegituratako Sailburua, Bittor Oroz Jaurlaritzako Landa Garapeneko sailburuordeak eta Aldundiko Xabier Arruti Landa Garapen zuzendariak euren babesa eskaini diote artzainen lanari. Turismo arlokoak ere ez dira falta izan, horrela Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordea, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Diputatua eta Maite Cruzado Turismo Zuzendaria bertan izan dira. Hauekin batera, beste erakundeetako ordezkariak, JAKITEA elkarteko eta bestelako sukaldariak eta, bereziki, artzainak izan dira bertan. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak eta Jose Mari Uztarroz Idiazabal jatorri izendapeneko presidenteak ere hitza hartu dute. Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu dituzte denek eta euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsi dute.

 Gazta eta gehiago

Hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, hiru artaldek Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.
Ahari eta ardi erakusketara eta lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Beste behin, baita bildots erreak dastatzeko ere, ASPANOGI, Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkartearen alde.
Garagartza plazan bertan ile-mozketa erakustaldia ikusteko aukera egon da eta horretaz gain gazta egite erakustaldia eta mami dastaketa ere.

ARDI ETA AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2019 -- ARTZAIN EGUNA
Emaitzak

ARDI ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA

Muturbeltza
• Aizpea elkartea/Aizpea Baserria /Olaberria- Bildots Hoberena
• Aizpea elkartea/Aizpea Baserria-Ardi hoberena
Muturgorria
• Gomiztegi Kooperatiba/ Gomiztegi Baserria /Oñati-Bildots Hoberena
• Gomiztegi Kooperatiba/ Gomiztegi Baserria /Oñati- Ardi hoberena

EUSKAL HERRIKO LATXADUN ELKARTEA (E.L.E.)

AHARI LATXA MUTUR BELTZA
• Gaztañaditxulo-Ander Barandiaran (IDIAZABAL) Ahari Heldua
• Makatza-Aitor Mantxola (LEGAZPI)-Arkume aharia
• Makatza-Aitor Mantxola (LEGAZPI)-Bildots aharia
AHARI LATXA MUTUR GORRIA
• Gomiztegi-Gomiztegi KOOP. (OÑATI)-Ahari Heldua
• Galtzaga-Galtzaga S.C.-Arkume Aharia (Oiartzun )
• Galarraga-Begoña Galarraga (ERREZIL) Bildots aharia

AHARIEN XX. LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA
Mutur Gorria
Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Miguel Amiano. Bordaberri (Altzo), 2º Resurrección Balerdi. Etxe-Luze (Altzo).
Bildotsak (urte bat baino gehiagokoak). 1º Miguel Amiano. Bordaberri (Altzo), 2º Aitor Iztueta. Intzartzu. (Lazkao)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak) 1º Aitor Iztueta. Intzartzu. (Lazkao) 2º Aitor Iztueta. Intzartzu (Lazkao).
Mutur Beltza
Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
Bildotsak (urte bat baino gehiagokoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak) 1º Jesus Ansola "Mausitxa" (Elgoibar)