Berriak

Ordizia Txapeldun XXVI. gazta lehiaketa

Ordizia Txapeldun

 

"ORDIZIA TXAPELDUN" XXVI gazta lehiaketa

ORDIZIA. PLAZA NAGUSIA (Udaletxeko arkupetan)

Urriak 9 – Asteazkena

Ordua: 11.00 h

Asteazken honetan, asteroko azokarekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXVI. ekitaldia ospatuko da Udaletxeko arkupetan.

Txapeldunen txapeldunaren XXVI. ekitaldia

Azken hamar urteetako (2004tik 2013rako) Iraileko, Ordiziako Ardi Latxaren gazta lehiaketako irabazleak euren artean lehiatuko dira. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Lehiaketa asteazkenan 11:00tan izango da eta honako artzainak bilduko dira: 2004.- Angel Errasti Oñaederra (Ardi Gazta Kooperatiba-Azpeitia) ; 2005, 2007 eta 2009 .- Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar) hiru lote; 2006 eta 2010 J. Aranburu Elkartea (Idiazabal) 2 lote ; 2012 Jon Etxebarria Etxebarria (Zeanuri) lote 1, eta 2008, 2011, 2013 - Ricardo Remiro Aguirre (Eulate) 3 lote.

Hiru lote hoberenak diru-saria jasoko dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu eta erdi baino gehiago lortuz gero.

Epaimahaia honakoek osatuko dute: Joxean Eizmendi (Illarra erretegia-Donostia), Josema Azpeitia kazetaria (Ondojan aldizkaria), Juan Manuel Garmendia (Gastronomiazko Euskal Anaiartea), Juan Urteaga Imaz (Ordiziako Goierri Eskola, 2013ko Ohorezko kofrade) eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko Iñaki Etayo eta Patxi Perez Elortondo teknikariek. Lehiaketaren presidente bezala Jose Juan Castillo sukaldaria arituko da.

Zalantzarik gabe, hitzordu erakargarria asteazken honetan Ordizian.