Larunbat honetan, irailak 7, hasi eta hurrengo igandera arte, hilaren 15era arte, iraungo du aurtengo Euskal Jaiak Ordizian. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da. Besteak beste, datorren asteazkenean, irailak 11a, egingo den aparteko azoka eta latxa ardiaren esnez egindako gazta-lehiaketa azpimarratu behar ditugu.