Berriak

Ordiziako Azoka Euskadi Turismo Saria 2012

Ordiziako_Feria_panoramica_web

 Ordiziako Azoka Euskadi Turismo saria 2012

 

Euskadi Turismo saria 2012 jasoko du gaur Ordiziako Azokak

Igor Egurenek jasoko du saria Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Ordiziako ordezkaritza zabala izango da ekitaldian

Arratsaldeko zazpietan Getariako Cristobal Balenciaga museoa galaz jantziko da "2012. urteko Euskal Merkataritza eta Turismo" sarien banaketa ekitaldirako. Bertan, Eusko Jaurlaritzak beste erakunde, elkarte edota taldeei egindako lana aitortzen die.

Kasu honetan, Ordiziako Azoka aukeratu dute 2012. urteko Euskadi Turismo saria jasotzeko. Sari hori, azokaren 500. urteurrenean dator.

Euskadiko jantzigintzaren museoan egingo den ekitaldian Ordiziako ordezkaritza zabala izango da: Igor Eguren, alkatea; zenbait zinegotzi eta udal ordezkari ohiak, udal teknikariak, turismo bulegoko ordezkariak, azoka batzordeko kideak, Idiazabal Gaztaren kofradiako ordezkariak, azokako saltzaileak, herritarrak...

Ekitaldian, Igor Egurenek, alkateak, jasoko du oroigarria. Baina ez da oholtzan bakarrik izango. Saltzaile eta turismo bulegoko ordezkariak ere lagun izango ditu horren pozgarria den ekintzan.

Herritarren artean ekitaldira joateko aukera:

Cristobal Balenciaga museoan egingo den ekitaldira etorri nahi dutenek, gaur goizean zehar udaletxeko arkupetan kokatuko den mahaian izena eman beharko dute. Ondoren, bertan osatutako zerrendatik bi izen aukeratuko dira zoriz. Suertatutako izenek gonbidapen bikoitza eskuratuko dute arratsaldeko ekitaldirako. Animatu eta parte hartu!