Berriak

Ordiziako Azokaren aurkezpena

500-azoka-logoOrdiziako Udala Ordiziako Azokaren V. Mendeurrenaren ospakizunerako prestatzen ari da (2012). Astez aste Ordiziaren bilakaera sozio-ekonomikoa baldintzatu duen gertakizuna da Ordiziako Azoka.

Ordiziako Azoka herriaren garapenaren eta bertan gertatutako hainbat anekdota eta gertakizunen testigu izan da, XI-XII. mendeetan San Bartolomé ermita

inguruan lehen merkataritza topaketak ospatzen hasi zirenetik. Zalantzarik gabe, gertakizun garrantzitsu hauetako bat, 1512an hiribildua suntsitu zuen sutea izan zen. Gertaera latz honen ondorioz, Gaztelako Juana "Eroa" erreginak Ordiziari "urteko asteazken guztietan zergaz kanpoko azoka ospatzeko errege ahalmena eman zion eta seguru aski hau izan zen azokari behin betiko bultzada eman ziona gaur arte.

Ordiziako Azoka, eskualde mailako funtsezko behar bati erantzuteko sortzen da. Historian zehar garatuz joan da, herriaren garapenarekiko erabateko lotura duen jarduera izaki. Urtetan zehar azoka Ordiziako bihotzean ospatzen da, bere Antzinako hirigunean, identitate eta garapen sozio ekonomikoaren ikur bihurtuz. Merkatari eta zerbitzuei zuzenduta, bai herriarentzat, nola eskualdearentzat hirugarren sektore bat aurkezteak bereizten du.

Guzti honengatik Ordiziak lehentasunezko kokalekua izan da bere ingurunean, eskualdeko merkataritza jarduera ugariren gune izanez, horretarako azpiegitura eta garapen urbanistiko maila egokiak garatuz eta urteen poderioz eskualdeko herri nagusiena bilakatzera iritsiz.

Ordiziako Azokaren V. Mendeurrenaren Ospakizunak Ordiziaren lurralde mailako erreferentzialtasuna sendotu nahi du, Ordiziako eta Ordiziaz kanpoko bizilagunei herria eta eskualdearen egituratze sozioekonomikoaren prozesuan izandako garrantzia aditzera emanez. Ordiziak, gaur denaren eta adierazten duenaren zati handi bat bere historiari eta garai batean ezinbesteko izandako azokei zor die.

Ordizia Azokari esker izan dena :

Agerraldirako, bat egiteko, babesteko eta askatasunerako gunea, (historikoa)

Elkar topatzeko, komunikatzeko, kultur trukaketarako gunea. (antropologikoa)

Kudeaketarako, zerbitzuak emateko eta merkataritza-garapenerako ingurunea. (ekonomikoa)

Elkartasunerako, kontrolerako eta erabakiak hartzeko gunea. (politikoa)

Azokaren arrakastaren oinarri izan ziren faktoreak, produktuen truka leku izatea, janari hornitzaile izatea, aberastasun sortzaile izatea, aldatu egin dira. Bizi garen garai honetan berrikuntza eta garapenak, eskenatoki berriak birpentsatu eta planteatzera garamatza, behar berriei egokitutako marko batean. Errotik hiribilduaren identitatea mantentzen duten eskaerak hornikuntza-elikadura subiranotasuna-, eskualdearen aberasgarritasun kulturala. Honi dagokionez ziklo baten amaieran edo beste baten hasieran aurkitzen gara, azokaren birplanteamendu bat eskatzen duen erronka baten aurrean.

Globalizazioaren gizartean, komunitate baten parte izan eta pertenentzia zentzu bat izatea beharrezkotzat jotzen den honetan, non herriek izaera berezia emango dien historia, mugarri, pertsonaia, kultura gertakizun bilatzen saiatzen diren, Ordizia batzen duen eta ezagun egiten duen identitate zantzua azoka da. Hau da, "Azoka" ri gaitasun traktorea aitortzen zaio, herriaren identitateari guztiz lotua.Hau dela eta, zenbait funtzio, estrategia eta interesei aurre egin ahal izateko ahalmena ematen dio Ordiziari.

"Produktu" sozio-kulturala da, Nekazal izaera sendoak, eta bere historia eta tradizio luze eta aberatsak Ordiziako Azoka balio sozial eta kultural bakana duen gertakizun bat bihurtu dute. Denboran askoan zehar, eta gaur egun ere, Ordizia eta bere azoka elkartzeko eta harremanetarako gunea izan da Goierritik, eta toki desberdinetatik etorritako pertsona askorentzat.

Eta balio sozial honi balio kulturala erantsi behar zaio. Ez alferrik, Ordiziako Azokak nekazal mundua, baserria, gure lurra, gure produktuak eta gure identitatea eta tradizioekin harremanetan jartzen gaitu. Azokan ematen da, hain zuzen, nekazal eta hiritar munduen arteko elkarrizketa.

Merkataritza "produktua" da.

Baserria eta hiriaren arteko harremana oso estua izan den landa ingurune batean, Ordiziako Azoka izan da bere produktuen salmentarako erreferentzia puntua, beste merkatariek azokako salneurriak erreferentzia izateraino. Baserriak, espezializazio eta ekoizpen handiago baterantz izandako garapenak, komertzializazio kanal berrien garapena ekarri du, eta honek ez du lagundu azoketara aktibo berriak erakartzen. Dena den, sektoreak dibertsifikazioaren, produkzio ekologikoaren, salmenta zuzenaren eta azokek produktuen balorazioan jokatu behar duten paperaren garrantziaren kontzientzia hartu du berriro ere. Era berean, herrian garatutako zerbitzu eta komertzio sarea, azokak erakarritako erosleengan du jatorria, bata bestearekin indartu eta osatzen diren eskaintza eta produktu oreka bat lortuz.

"Produktu" turistikoa da.

Zalantzarik gabe lehen sektoreak izaera berezi bat eman dio. Landa eta Hiritar Kulturaren elkargune izateak, jendeak oraindik ere atxikimendua sentitzen duen mundu batetiko miresmen eta lotura bat izatea suposatzen du. Azokari esker zenbati produkturen kasuan lortutako fama, izena eta tradiziotik sortutako Azoka bereziek (gazta, arkumea, barazkiak..) era berean espazio eta jai giro bat bizitzera datorren jende multzoa erakarri du. 2005 urtean irek izen D´elikatuz, Elikadura eta Gastronomia zentroaren irekiera pausu berri bat izan zen produktu turistikoa sendotzeko ildo horretan.

Promoziorako "produktu" bat da.

Azokak lortu duen errekonozimenduak promoziorako elementu bezala erabiltzea ahalbidetzen du. Azokaren inguruan antolatutako ekitaldiek komunikabidetan duten oihartzunaren jabe eginez.

Azaldutako guzti honetatik, ondorioztatzen da Azoka helburu guzti hauei erantzuna emango dien tresna izan behar dela, ohartuz bere arrakastaren oinarri sendoena komertziala dela, eta hau lortzeak beste helburuak lortzera bideratuko gaituela.

Ordiziako Azokaren kontzeptualizazio berri hau 3 dimentsiotan oinarrituko da:

1.Dimentsio fisikoa: Plaza, ohiko azoka, eta azoka bereziak. Azpiegituren, reordenazio, hobekuntza eta birmoldaketatik abiatuz, jarduera estrategia berrien sustapeneraino.

2.D´elikatuz, Azoka fisiko eta birtualaren dinamizatzaile eta bateratzaile bezala.

3.Azoka birtuala, espazio birtualean Azokaren presentzia garatuz: sare sozialak, komunikabideak, etab.

Lehen aurkezpen honen helburua, azokak ibilbide berri honetan izango duen irudi berriaren berri ematea da. "Ordiziako Azoka" berriaren lehen zantzua, dinamikoagoa, plastikoagoa, natura eta baserritarrarentzat gertuagokoa, garai berrietara egokitua eta Ordizia eta bere Azokak gizartearentzat adierazi nahi dutenaren isla. Alde batetik V. Mendeurreneko logoa eta bestetik Azokaren logoa, ospakizunaren ostean mantenduko dena, aurkezten ditugu gaurkoan (atxikitzen ditugu).

Azoka eremu berriaren lehen zantzuak aurreratuz, Ordiziako Azokak sarean izango duen gune nagusia aurkeztu nahi da: www.ordiziakoazoka.com. Gune honek, azokak islatzen duen guzti hori jaso ahi du: ekoizleari eta produktuari errekonozimendua eta inguruneari, produktua ekoizten den "lur" horri, errespetua. Horrez gain, astero astero nekazal produktuen salneurrien informazioa eskainiko du eta denborarekin zerbitzu berriak barneratuko ditu. Ordizian urtean zehar ospatzen diren Azoka berezi guztien berri ere emango du. Sare sozialetan, facebook eta twitter-en ere presentzia izango du.