Berriak

Ordiziako Azokak webgune eta mugikorretarako aplikazioaren bertsio berria estrenatu du

appHiria eta baserriak harreman estua mantendu duten landa ingurune batean, Ordiziko azoka produktuen salmentarako erreferentzia puntu izan da, bestelako saltokien salneurriak ezartzerakoan ere erreferente bihurtu delarik. Baserriek espezializazio eta ekoizpenean izan duten bilakaerak salmenta bide berrien garapena ekarri du, azoketako erreleboa zailduz. Hala ere, sektoreak dibertsifikazioa, ekoizpen ekologikoa eta salmenta zuzenaren garrantzia barneratu du berriro eta zentzu horretan euren produktuak balioan jartzeko azokek jokatu dezaketen papera.

Ezin dugu ahaztu, herrian sortutako zerbitzu eta merkataritza sareak azokak erakarritako erosleengan duela jatorria, elkar osatu eta indartzen den eskaintza baten orekara iritsi arte. Bai Ordiziako Azokak eta bai merkataritzak, saltoki fisikoaren errefortzu izango den “online” munduaren integrazioan dute erronka nagusietako bat.

Zentzu horretan, 2012an eta Ordiziako azokaren V. mendeurrenaren ospakizunekin bat, Ordiziako azokaren webgune berria aurkeztu zen: www.ordiziakoazoka.com, azokak irudikatzen duen guzti horren islada izango zen espazio bat eskeini asmoz: ekoizleari, produktuari eta produktu hori lantzen den inguruneari aitortza, horretaz gain asteazkenero puntualki salneurrien berri emanez. Honekin batera, “Ordiziako Azoka” mugikorretarako app-a ere aurkeztu zen helburu garbi batekin: Ordiziako Azoka, salneurrien ezarpenean erreferente nagusi izatea, Gipuzkoa eta Euskadi mailan. Horretarako, azokan presente dauden produktu desberdinak aztertu eta kontsumitzaileen interesak kontutan hartuz, ondorengo taldeak zehaztu ziren: garaiko produktuak / berriak / perretxikuak / arkumea/ gazta. Hauetako batean aldaketarik balego, kontsumitzaileak jakinarazpena jasoko luke bere mugikorrean. Doako aplikazio hau euskeraz eta gazteleraz garatu zen, asteazkenero azokan ezartzen diren salneurrien inguruko informazioa modu errez eta erakargarri batean eskuragarri jarriz.

 2018an 750. urteurrena ospatu duen herriaren historian ezinbesteko garrantzia izan duen azokaren neurrira egindako bertsio moderno eta eguneratuago bat landu dugu oraingoan bi erakusleiho birtual hauentzat. Proiektu hau Goimen Landa Garapen Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Orekako Departamenduaren babesarekin burutu da.

www.ordiziakoazoka.eus

Azokako webgune berriak, protagonismo berezia ematen die azokako salneurriei eta asteazkenero azokaren bueltan sortzen diren albiste eta nobedadeei, albisteen orrian alde batetik bai eta Facebook, twitter eta Instagram kontuetan ere. Honetaz gain, bere historian zehar ibilaldia egin dezakegu, azokako ekoizleak eta azokan duten kokapena banan banan ezagutu , edo bertan erositako produktuekin egindako errezeta goxoez gozatu. Ordizian ospatzen diren azoka bereziek ere atal berezia dute hauen inguruko informazio zabalarekin.
Orri berri honi lotuta sortzen da mugikorrerako “Ordiziako Azoka” aplikazioaren bertsio berria (Android eta IOS sistemetan eskuragarri), gure poltsikoan azokari buruzko informazio eguneratua eramateko aukera emanez. Berritasun nagusi bezela, Azoka komunitatearen parte izateko aukera, azokari buruzko informazioa konkretua jaso, elkarbanatu eta ekarpenak egiteko aukerarekin. Bestalde, 2019ko lehen seihilekoan zehar martxan jarriko den “Ni ere Azokara” zerbitzua, non astero azokako produktuekin osatutako saskia eskuratzeko aukera egongo den, garaiko produktu onenekin. Azken finean, azokako produktua kontsumitzailearen eskura jartzea da gure xedea, informazioa ahalik eta eskuragarrien jarriz eta produktura heltzeko kanal edo bide berriak eraikiz. EROSI ORDIZIAN, EROSI AZOKAN. (Goiko argazkia: Goierriko Hitza)