Berriak

Mikologiaren hilabetea

hilabetemikologikoa2016

Udazkenaren bat, perretxiku eta onddoak jasotzeko garaia iristen da. Jarraitzaile ugari dituen jarduera, eta hainbat espezie desberdin ezagutu, bilatu eta aurkitzeak ematen dien plazerraz gozatzeko aukera ematen diena. Gure natur ingurunearen ezagutzan sakontzeko aukera ere ematen duen jarduera dugu mikologia.
Ordiziako azokan, garaiko produktuen erakusleiho paregabea den aldetik, hainbat perretxiku postu aurkitu ditzakegu denboraldian zehar.
Asteazken honetan, urriak 19, hasi eta lau asteazkenetan, Ordiziako Azokak mikologiari eskeiniko dio datorren hilabetea lehen aldiz.
Ondorengoak izango dira eskeiniko diren jarduerak:

Urriaren 19, 26, eta azaroaren 2 eta 9an, eskualdeko sukaldariak perretxiku mota desberdinak kozinatuko dituzte. Ohiko perretxikoez gainera, besteak bezain gozoak eta apartak, baina agian ez hain ezagunak diren espezieak ezagutaraztea da helburua.
Azaroaren 3an, arratsaldeko 18.30tan D´elikatuz Zentroan, Daniel Palacios mikologoak hitzaldia eskeiniko du. Tripaki taldearen eta Izadi Natur Zientzia Elkartea eta izen bereko aldizkariaren sortzaile, Aranzadik Zientzia Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide izan zen 4 urtez. Bere jarduera oso ezaguna da , gaiari buruz hainbat lan eta ikerketa argitaratu ditu. Hitzaldi interesgarri hau osatzeko, Ordiziako Aldasoro Jatetxeko Juanjo Martinez de Rituertok, hainbat perretxiku mota sukaldatzeko aukerak erakutsiko dizkigu.
Azaroaren 10ean, arratsaldeko 18:30tan D´elikatuz Zentroan, Iro Landaluze, perretxikutan aditua eta ETBko "Udazken loreak" programako aurkezleak, arlo praktikoagoa jorratuko du. Perretxikuzale batek kontutan hartu beharreko gauzak: eguraldia, nola jakin zonalde baten aterako diren, basogintza mikologikoa...Kasu honetan Martinez Jatetxeko Xabier Martinez izango du lagun sukaldean.
Bi kasuetan azokan perretxiku postua duen Mikel Lasak jarritako perretxikuak sukaldatuko dira.